SonyBMG multinazionalarekin bat eginez, Vodafone mugikorren konpainiak munduko lehen diskoetxe birtuala sortu du, SV Music. Hau martxan jartzeko, enpresak maketa lehiaketa bat antolatu du eta, irabazlea diskoetxe berriarekin sinatzen duen lehenengoa izango da.Lehiaketan Vodafoneko bezeroek baino ezin dute parte hartu, eta abenduaren 1a baino lehen bialdu beharko dituzte abestiak, mp3 formatuan, webgune honetara. Finalisten hautaketan Cadena100 irratiak ere hartuko du parte, baina irabazlea Vodafoneko bezeroek aukeratuko dute.
Informazio gehiago Mobilonia.com webgunean.
Logoa webgune beretik gureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina