New Yorken ospatzen den zinema jaialdia, abenduaren 8tik 26ra emango da. Aurten, Edgar Neville ("El malvado Carabel" eta "La señorita de Trevelez") izango da zuzendari oroitua. Nevillek 40. hamarkadan hainbat filme egin zituen, espainiar gerra ostean. Jaialdi honetan, espainian egindako filmak aurkezten dira ikuslego amerikarrak baloratzeko eta pelikula hauekin gozatzeko. Jaialdian, Manuel Huergaren "Salvador", David Truebaren "Bienvenido a casa", Antonio Chavarriasen "Las Vidas de Celia", Jorge Sanchez-Cabezudoren "La noche de los girasoles...., ikusi ahalko dituzte estatubatuarrek.
Informazio gehiago web orrialde honetan.
Argazkia, www.grancanariaweb.com web orrialdeari esker gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Ane Elorduy erabiltzaileak esan du...

Horrelako jaialdiak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, beste lurraldeetako zinema ezagutzeko aukera ematen dutelako eta ateak irekitzen dituelako autoreentzat. Ea noiz ikusten dugun klaseko norbait jaialdiren batetan, ez?