Wi Fi fenomenoa asko hedatu da ideia jaio zenetik hona, honek suposatzen dituen abantail ugari eta erraztasunak direla eta. Baina deigarri egiten da orain dela gutxi konkistatu duen herrialdea konkistatu izana, Dalai Lamaren bizilekua hain zuzen ere, Dharamsala hiria.
Proiektu honen ideia orain dela bi urte jarri zen martxan, israeleko ingenieri batek bultzatuta, Yahel Ben David. Ekintza boluntario eta Tibeteko zentro teknologikoko zenbait adituei esker eraman da aurrera, hauek izanik proiektuan diru gehien inbertitu izan dutenak.

Hainbat zailtasun izan dituzte instalazioa egiterakoan hango erliebe maldartsua dela eta baina jada proba gainditu dute, 2000 ordenagailu baino gehiago dituzte kablerik gabe konektatuta. Gainera, energia berriztagarrien aldeko ekintza ere bada, izan ere, erabiltzen den energiaren erdia baino gehiago eguzki energia da. Hurrengo helburutzat Hego Amerikako eta Afrikako hainbat lurralde isolatu proposatu izan dituzte, mugak apurtzeko prest agertu dira.

Argazkia indiasite.com webguneari esker geureganatua
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: