Osagaiak:
+ Galtzaile bat ez izateko 10 pausoko formula bilatu duen irakasle kaskagorra.

+ Bere buruaz beste egiteko saiakera antzuaren ostean, izandako erromantzearen amaiera gainditu ezin duen bizarduna.

+ Etxeko nondik norakoak bideratzen diharduen etxekoandre ilehoria.

+ Aitona mihiluze, sexu eta drogazale amorratua.

+ Bederatzi hilabete isilik daramatzan nerabea.

+ Kalifornian ospatzen den "Miss Sunshine" edertasun lehiaketa irabaztea amets duen 7 urteko neskatoa.

Hartu osagaiak. Irabiagailua erabiliz nahastu ezazu dena. Labean sartu eta ...itxoin.

Little Miss Sunshine dastatu beharreko filma dugu, umore eta drama zertzeladak ezin hobeto uztartzen dituen road-movie ezin entretenigarriagoa. Familia baten kaosaren nondik norakoak azaltzen dizkigun kontaketa honek irribarrea eragiten du lehen eszenatik hasita, eta ikusi ostean, konturatzen gara bizitza latz honek suposatzen duen hodei beltzen artetik eguzki printza batzuk ere azaltzen direla.

Ez galdu filme hau ikusteko aukera, ikusi beharrekoa da eta.

Informazio gehIago honako web orrian: www.imdb.com/title/tt0449059/

Irudia Google bilatzailearen laguntzaz neureganatua.

Gartxot Unsain Letona

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: