Arratoiak, GPS-ak, bideo bidezko zainketak… erabiliko dira 2008an Pekinen ospatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarien janaria kontrolatzeko asmoz. 2008ko Joko Olinpikoen Antolaketa Batzordearen (BOCOG) arabera, hiribildu olinpikoan sartuko den janari guztiek kontrol zorrotz bat igaro beharko dute ezinbestean. Izan ere, Pekingo hirian maiztasunez bizi dira elikadura eskandaluak.Azken hilabeteetan bistan gelditu da txinatarren nekazaritza, merkataritza eta osasun ministerioek bizi duten koordinazio eza. Horren erakusgarri da esaterako Shangai-en 300 biztanlek jasandako intoxikazioa, galarazitako anabolizatzaile batez dopatutako txerri haragia jatearen ondorioz.
Arazoa ekiditeko txartel elektronikoak, kodigodun sistemak, adimendun etiketak eta hezedura miaketak integratutako GPS-ak erabiliko dituzte. Teknologiaren bidez gainditu nahi dute etorkizunean sortu litekeen arazoetariko bat.
Informazioa AFP agentziari esker eskuratua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina