Tele 5-ek, atzo gauerako pentsatuta zuen programazioa erabat aldatu behar izan zuen. Izan ere, gaueko 24:00tan emitititzeko, erreportai berezi bat zeukaten prestatuta,"El marido de Lola"izenekoa hain zuzen ere.Baina beraien asmoak bertan behera geratu ziren.
Erreportaia emititu baino ordu bete arinago, epaile baten notifikazioarekin zetozen bi polizia agertu ziren estudioetan. Jerez-ko epaileak egindako dekretuaren arabera, erabat debekatuta geratzen zen erreportai horren emizioa.
Tele 5 eko arduradunek esan zutenez, erreportai horretan ez zegoen bestelako ezer. Baina epailearen hitzak ez ziren horiek izan. Bere ustez, erreportai hori,norbere intimitatearen kontra zihoan. Izan ere,programan bertan esan zutenaren arabera;notifikazio hartan, erreportaia egiteko kamara eskutua erabili zela argi eta garbi jartzen zuen.Gainera,inoiz kaleratu ez diren kontuak aditzera emango omen zituzten.
Dena dela eta arrazoia edozein izanda,oraindik ere, gezurra badirudi ere, zentsura egon badago. Argi ikusi ahal izan genuen atzo.

gehiago jakin nahi izan ezkero klikatu hemen.

argazkia laguiatv orritik gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

2 comments:

Mairy erabiltzaileak esan du...

Ez nuen erreportaje hori ikusteko inolako interesik, eta ez dut uste ere gaiak erreportaje bat merezi zuenik. Baina, hala ere, benetan harrigarria da epaile batek telebista programa bat zentsuratzea. Are gehiago, aurretiz erreportajea ez badu ikusi. Badirudi Frankismora bueltatu garela.

Jon Ander Urkiaga Egidazu erabiltzaileak esan du...

Lotsagarria da 2006. urtean ere zentsurari buruz hitz egiten ibiltzea, badirudi hain demokratikoak izate honek gauza batzutan ez duela eraginik eta bakan batzuk ez direla inoiz aldatuko.
Baina zer nahi duzue esatea, pozten nahiz jakiteaz Negu Gorriak, S.A. eta beste hainbat zentsuratu izanaz gain norbere senitartekoak ere zentsuratzen dituztela!

Zentsurari STOP!!