Gure gelakide Iñigo Paganok artikulo honetan aurreratu zigun bezalaxe, aurten ez dugu loteriako gizona ikusterik izango. Beste irudi bat izatekotan edo, zortzi urtetan zehar zorte onaren pertsonifikazioa izan den burusoila kendu eta spot berri bat kaleratu dute Espainiako Loteria eta apostukoek. Pertsonai honek, bildutako datuen arabera, nabariki ,%11an hain zuzen, loteriaren salmentak igo zituen.

Aurten, beraz, betiko txokolatezko turroiak edo gabonetako argiak izango ditugu, baina ez, gure telebistetan hamabi hilabetero agertzen zen gizasemea.

Loteriaren gizona ez ahazteko edo, Interneten muntai kurioso bati eman zaio sarrera. Aipatutakoa azkenengo urteetako gabonetako loteriaren kanpainen eszenak biltzen dituen remake bat da, baina Playmobileko panpinekin egina.

Bideoa Valentziako irakasle batek editatu zuen Auclick ezizenaren menpe eta pasadan urteko zozketaren aurretik playclicks.com webgunean jarria izan zen.

Hilabete batzuk geroago, autoreak berak Youtuben jarri zuen bideoa eta orduz gero, zozketa data hurbiltzen doan heinean, gailentasuna lortu du

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: