Pasadan ostiralean estreinatu zen zinema aretoetan James Bond agentearen filme berria: Casino Royale. Baina ez pentsa filmatzen den lehenengo bertsioa denik. 50-eko hamarkadan Ian Flemig idazleak Casino Royale bere nobelaren eskubideak saldu egin zituen. Horrela, 1954. urtean AEB-etan telebistarako bertsio bat filmatu zen. Noski, bertsio honek zenbait aldaketa zituen: James Bond amerikarra zen eta ez ingelesa, CIA-ko agente bihurtu zuten amerikarrek eta Whiskya edaten zuen Martiniaren ordez. 1962an Dr. No filmea estreinatu zen, James Bond-en lehen filme ofiziala Sean Connery aktorearekin. Bost urte geroago Casino Royaleren bigarren bertsioa filmatu zen, oraingoan umorezko filmea bihurtua. 1967ko filme honetan Peter Sellers, Orson Welles, Ursula Andress eta Woody Allen ditugu, besteak beste. Filmea garestia izan zen bere garaian: hamabi milioi dolarreko aurrekontuarekin. Orain, Daniel Craig ikus dezakegu kasinoan apostuak egiten, baina ez da izan Casino Royale zapaldu duen lehenengo 007 agentea.

Argazkia: 1967-an filmatutako Casino Royaleren bertsioaren kartela, imdb webguneari esker geureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: