
Ordenagailu baten bidez ezpainek mintzatzean gorpuzten dituzten formak aztertu eta soinu bilakatzen ditu berrikuntza honek, hiztegi baten laguntzaz, eta hala, esandakoaren berri izan liteke software honekin. Bereziki deigarria izan da albiste hau, Hitlerren ezpainek garai batean ahoskatutakoa traskribatzeko baliagarria izan delako, eta bere bizitza pribatuko hainbat pasarteri ahotsa ipintzeko erabili dutelako. Eva Braunekin izan zituen elkarrizketa batzuk ere ageri dira. Sortu duen ikusmira ikusita, dokumental bat plazaratuko dute honen guztiaren harira, Britaniako Channel 5ean. Informazio gehiago hemen.
Argazkia La flecha guneari esker.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina