Nork ez du inoiz izan bere ordenagailuan pantailatxo urdina ikusteko sortea? Ba, Windows erabiltzen ez duzuenok bakarrik. Beste guztiok sorte on hori daukagu. Beti esaten dute Microsoftekoek Windows berri bat kaleratzean pantaila urdina desagertuko dela, ez dela berriro pasako... baina azkenean beti agertzen da berriro, gutxien espero duzun tokian. Bill Gates-en amets gaiztoetariko bat da ziur aski, konpetentzia behintzat ez da, beti zapaltzen duelako areriorik txikiena ere.
Orain Windows vista berria kaleratzeko dago, gure PC zahar guztiak zakarrontzira botatzera behartuko gaituena, Windows berri hau erabili nahi badugu behintzat. Bill Gates jaunak ikasi ahalko luke konpetentziatik (Linux) eta errekurtso gutxitik asko ateratzen ikasi.


Argazkia albistea aurkitu dudan webgunetik geureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: