18.12.10

Telebista publikoen hipokrisiaz

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

21.9.10

Nafarroako Margarita erreginaren pentsamendu filosofikoaz Jon Oria mintzo

Jon Oria Lizarra herriko irakasle goinafarrak emandako mintzaldia Margarita erreginaren pentsamendu filosofikoaz. Gauzak kontatzeko modu diferentea da Jon Oriarena, jendearen txalo zaparradak jaso zituena Viana herrian Nafarroako Historialarien Lehen Biltzarrean. Berbaldiak 24 minutuko iraupena du bi partetan: lehena goikoa da; bigarrena, behekoa.




9.6.10

TISLID 2010

TISLID'10 in October, UNED, Madrid. First International Workshop on Technological Innovation for Specialized Linguistic Domains. For further information click on the image below or please contact: TISLID@adm.uned.es



ATLAS is currently investigating the way in which face-to-face English language classes can be optimally complemented by innovative ICALL software based upon the Systemic Functional Linguistics approach, integrated with the notional-functional syllabus model in the CEFR and a cognitive and social constructivist pedagogic framework, which enables a combination of individual and collaborative learning. In previous projects undertaken by the research group, all the software has been developed by the team, including the online learning environment; now, the e-Learning platform LAMS is being used (due to the many advantages it offers for this purpose), together with an intelligent diagnostic mechanism developed by the group.

31.5.10

Egin Lipdub euskaldun bat eta irabazi 6.000 euroko saria

Moda-modan daude Lipdub ikusentzunezkoak. Seguru ikusi duzuela I Gotta Feeling kantuarekin egin dutena... ba, tira, bada garaia halakoak egin ditzagun euskal musikarekin, ezta? Uztailerarte duzu epea 30 lagun bildu, Eibarrera joan eta bertan euskarazko kantu batekin Lip dub bat grabatu eta lehaiketara aurkezteko. Erosketak egiteko 5.000 euro eta beste 1.000 euro eskudirutan, ez da makala lortu dezakezuen saria! ;-)

6.000 euroko saria I. euskarazko Lip Dub lehiaketan

Irakurri oinarri guztiak
Ikusi orain arte aurkeztutako lanak
Izena eman lehiaketan

Curso de aprendizaje de idiomas con herramientas Web 2.0

La UNED Bergara ha organizado para el próximo 24 y 25 de junio un curso sobre aprendizaje 2.0 para idiomas. Dirigido por los profesores Elena Bárcena y Tim Read, del centro de la UNED en Madrid, y con la participación de Gorka J. Palazio, intentaremos demostrar que hoy en día se puede practicar muy bien un idioma y aprenderlo con herramientas de la Web 2.0. Desde Skype hasta Second Life, desde blogs hasta sitios web 2.0 para el aprendizaje de idiomas, todo un mundo nuevo se nos abre a los instructores y aprendices de lenguas. Durante los dos días se realizará un repositorio de ejercicios de idiomas en Google Docs. El curso dura sólo dos días y cuesta 90 euros. Además, es un curso en el que el participante va a tener muchos materiales en un DVD y también habrá regalos del patrocinador K-tuin, con el que tendremos la oportunidad de probar el nuevo iPad de Apple. Podéis descargar el PDF con toda la información sobre el curso y enviarla a colegas que puedan estar interesados en este curso. Creemos que es un curso, tanto para profesores como para personas que están aprendiendo un idioma.

23.2.10

Nafarrak nabetako herritarrak ote?

Nafarroa euskaldunen estatua izan da hainbat mendez, euskaldunen lurraldearen izena eta jentilizioa ere izan da, bai Mendebaldeko Nafarroako lurraldeetan bizi izan diren herritarrentzat, bai eta Goi Nafarroan eta Ipar Nafarroan bizi izan direnentzat ere. Nafar Estatua handia izan da eta oraindik kontserbatzen du errege leinu berezkoa Blas de Beaumont erregeordearen bitartez.
Nahiz eta azken 500 urte honetan populazio kopuruak asko aldatu diren Mendebaldeko nafarren nagusitasuna agerian utziz (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan), oraindik badago jenderik Nafarroa estatutzat duena herrialde eta eskualde guztietan. Pentsa dezagun, Goi Nafarroa konkistatutakoan, 1530. urtean, 322.000 herritar nafar bizi zirela egungo Hego Euskal Herrian eta populazio horren ia erdia (150.000) Goi Nafarroako herritar ziren(1). Zentralitatea, alta, amaitzen ari zen Gaztela eta Aragoiko konkistatzaileen sarraskien ondorioz, eta estatu nafarrak Pirinioetarik harantzago joan behar izan zuen abaroa bilatu nahian. Eta hori iragana izanik, egun nafarzaletasuna birpizten ari den honetan hainbat herritar irrikitan daude Nafarroaren inguruko testu eta ikerlanak kontsumitzeko (Nabarralde, Navarrate, Azpilikueta kultur elkarteak, kasurako).
Estatu nafarra ezagutu arren, hainbat herritarrek ez dakite nondik datorren Nabarra-Nafarroa-Navarra toponimo eta nazio izena. Hori dela-eta, artikulu hau idaztea deliberatu dut dauden hiru hipotesiak azalduz.
Nabarra toponimo eta herri izenaren inguruan idazle ospetsuek idatzi dute. Euskaldunen herriaren deitura horren etimologia eta misterioa argitzea lan ederra baitzen eta bada izan oraindik, orain mende batzuetara arte eskualdunen estuaren izena izan baita. Horrez gain, XXI. mendean, aurreko mendeko Ortueta eta Campionen nafarzaletasunaren pizkundeaz batera, berriz ere itzultzen gara Nafar eta Nafarroa hitzen etimologiaren gaira.
José María Jimeno Jurío ikerlari goinafarrak dio gaztelaniaz (2), navarro toponimoa 800. urtearen inguruan agertzen dela lehenengoz frankoen literatur iturrietan Carlomagno-ren balentria goraipatuz (778), Iruñea oppidum Nauarrorum bezala kontsideratuz latinez. Kodize Kalixtinoak (liber V, VII. atala) dio nafarrak eta baskoak berdin-berdinak direla eta hizkuntza bera darabiltela, erabat barbaro eta arrotza dena. Hortaz, bistan da nafarrak eta baskoak berdinak zirela, enda berekoak eta euskara zutela hizkuntza.
Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian, 1636an Etcheberri Ziburukoak idatzitako liburu bateko adibideetan oinarriturik, nafar izenlaguna ageri da, baita nafartar berba ere Nafarroakoa adiera emateko. Nafartar jentilizioa Ipar Nafarroako lurraldeetan erabiltzen da, Nafarroa penintsularrean, ostera, nafar eta napar usuago entzuten dira.
Plácido Múgica Berrondo apez urnietarraren hiztegiak navarro sarreran napar, nafar edo napartar hitzak dakartza. Hiztegi berean, eta Nabarra/Nafarroa hitzaren etimologia ulertzeko gure intereseko hitz bi ageri dira: nabar eta naba. Naba sarrerak honako informazioa dakar gaztelaniaz: planicie, llanura próxima a los montes (adiera komun eta zabaldua); vertiente (zuberoeraz); barranco, hondonada, quiebra (zuberoeraz). Bestalde, nabar euskarazko hitzak 11 adiera ditu euskararen dialektoetan, pardo izanik adiera hedatuena. Gogoeta egindakoan, nabar hitza nahiko berezkoa delako ondorioa atera dezakegu, hots, euskaran berba komun eta aski zaharra. Baten batek pentsa dezake lautada hitza erabiltzen dela naba hitzarekin adierazten dena esan nahi izateko, baina horrek ez du kentzen hitzaren karga semantikoa. Nabar adjektiboa ere egokia izan daiteke zenbait pertsona edo gizatalde izendatzeko, bistan denez. Gainera, nabar hitza aspaldidanikoa da, hedatua eta aberatsa adierari dagokionez. Gauzak horrela, ondorioa erraz askoan atera dezakegu: nabar, napar edo nafarrak lautadetako herritarren izena izan daiteke; eta hori horrela izan ezean, nafarrak aspektu edo kolore horretako herritarren izena da. Beltza eta Baltza ere erabilia izan da euskal deituretan jendearen aspektua edo tankera izendatzeko, Gorria deiturarekin gertatu den bezala. Hortaz, nabar jentilizio bihurtzea giza talde bat izendatzeko ez litzateke harrigarria izango. Dena den, posibleago ikusten dut lehen hipotesia (nabetako herritarrena), horrela erakutsi ahal delako euskaldunen izendatzeko bi modu logikoak, non bizi diren kontutan harturik: nafarrak eta baskoak, agian lautadakoak eta baso ingurukoak bailiran. Behitiarrak eta goitiarrak, nolabait errateko.
Honaino, bi hipotesi ikusi ditugu eta hirugarrena falta zaigu. Hirugarren hori Manuel de Lecuona apezak azaldu zuen Nafarroako Errioxako aldizkari batean eta geroago “Etimología de la voz Navarra” izenburupeko artikuluan. Lecuona ikerlariak judeo-arabierazko nahar (erreka, ibaialdea) hitzetik datorrela aipatzen du. Hipotesia abiarazteko Nafarroako lehen erregeen dokumentuetako esaldi batzuk aipatzen ditu apez oihartzundarrak, errege haiek “Nafarroan eta mendietan agintzen” utzi zutelako idatzirik. Nafarroa eta mendialdea banaturik agertzen dira eta horrek zer pentsa eman zion Lecuonari. Nahar hitz semitikotik nafar eta navar datozela esaten du, Nafarroa eta nafar romantzera pasatzen dira nabar edo napar forma ertainen bitartez. Baina horretan, nik zalantza bat ikusten dut, nabar eta napar formak navar frikatiboaren ordainak izan beharrean, alderantziz ere gerta zitekeelako. Nauarrorum formak duen u hori, bistan denez, v letraren ordaina da, baina hemen kontua honakoa da: f letra maiztasun txikikoa da euskal hiztegian eta zalantza gertatu ahal da datatzeko momentuan, nahiz eta antzinako denboretan agian b eta v soinuak bereiz zitezkeen Nafarroa Beherean kontserbatu den bezala. Batzuek esango dute antzinako euskaran sekula ez zirela bereiztuko bi soinu horiek, baina hipotesiak nolanahikoak izan daitezke eta zalantza plazaratzea ongarria izan ahal da.
Bistan da naba hitzaren adiera, hau da, lautada, izan daitekeela nabar, navar edo nafar hitzaren etimologia. Hortaz, nabar edo naparrak lautadetako bizilagunak izendatzeko erabili zuten gure arbasoek -(t)ar atzizkia baliatuz. Hipotesi hori sinpleegitzat jo zuen Manuel de Lecuona Oihartzungo ikerlariak eta hipotesi bitxia argitaratu zuen nahar hitz semitikotik zetorrela esanez. Bakoitzak pentsa dezakeela logikoen edo posibleen iruditzen zaiona.
Eta Nafarroa hitzak duen -oa bukaera nondik dator? Horra hor galdera, baten batek bere buruari egin diona. Nabarra ala Nafarroa esan behar ote den ez dute argi batzuek. Nik hemen azaltzen dudan hipotesian Nafarroa berbaren alde egiten dut eta -oa bukaera euskarazko atzizki zaharra dela adieraziko dut.
Hainbat dira euskal deiturak -oa (-ua) bukaera dutenak, -ona forma zaharretik etor daitekeena. Hala nola, Mutiloa, Andrinua, Larrinoa, Larrona, Aranoa, Lekuona, Agirreoa, Laboa... Jaime de Querexetak dioen bezala (3), -oa eta -ona bukaera horiek lekutasuna adierazten dute. Egia esan, euskarak atzizki asko du lekutasuna adierazteko, eta batzuk forma bakarretik datoz; hala, -tza, -tzaga, -aga atzikizki beretik datoz aldakiak izanik eta landareekin usu erabiltzen direnak (artatza, gorostitzaga, gorostiaga, elortza...); horren parekoak dira -eta, -dui eta -di (amezketa, amezti, elordui...). Nafarroa hitzaren kasuan, bistakoa da -oa bukaera nondik etor daitekeen eta zergatik dagoen ondo formatua, antzinako euskal erara. Hipotesia den honi ez diot inoiz teoria deituko, batzuek hipotesiekin egin duten bezala, baina posibleena bezala ikusten dut nik. Bakoitzak atera dezala ondorioa eta guztionean bego nafarzaletasuna.

Oharrak

1- PAL idazle taldea. “Euskalherria, hombres, tierras, cultura”, Bilbao, Mensajero, 1981, 41 or.
2- Jimeno Jurío, José M. “Navarra. Historia del euskera”, Tafalla, Txalaparta, 1997.
3- Querexeta, Jaime de. "Diccionario Onomástico y Heráldico Vasco". Bilbao, Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca, 1970.

Artikulu hau Creative Commons 3.0 (by-shlk, egilearen izenaren aipamena eta lizentzia bera mantentzea eratorritako lanean) lizentziaduna da.

Jakobe Palazioberri
Getxo [Mendebaldeko Nafarroa]

2.2.10

Animaralia: Lip Dub bat Donostian

Iragan larunbatean 60 gaztek, eibartarrak gehienak, Lib dub bat grabatuko genuen Donostian, Udaletxe pareko parkean. Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar.



Lan hau Citröen auto markak antolatutako lehiaketa baterako egin dugu. Finalista gaude, eta erabiltzaileen botoak behar ditugu Youtuben bertan.

Albistea Sustatun: Lip dub bat filmatuko dute larunbatean Donostian
Albistea Eibar.ORGen: Eibartar talde batek egindako lip dub bideoklipa

29.3.09

Komunika 09 jardunaldia informatikaz eta publizitateaz

Lehengo egunean Komunika 09 jardunaldian egon nintzen. Argazkiak eta onlineko presentazioa ikusi ahal dituzue esteketan. Eduvlog gunean ere utzi dut publinformatikari buruzko informazioa, horixe izan baitzen Komunika 09 jardunaldiaren mamia edo gai nagusia. Partehartzaileak honakoak izan ziren: Overalia, Proyelia Innova, Irontec, Agoranet, DoubleYou eta Paprika Software.

2.10.08

Kazetaritzan datozen aldaketak

Gizarte digitalak aurrera egin ahala, egunkariek arriskuak eta aukerak dituzte zerumugan.

Joxe Aranzabalek bideo hau aurkitu eta edukia itzuli zuen. Itzulpen horietaz baliatuz, bideoa azpititulatu nuen eta hemen duzue.

22.2.08

Egunkariaz galdezka Zapatero eta Raxoiri

Aspaldiko partez hemen idaztera noa. Uste dut kausak merezi duela.

Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa, baina ez da Youtubeko bozketa-sistema arrunta. Adi:

TVEren tengo una pregunta para usted saiorako galdera prestatu dut, euskaraz hasieran, eta lagun batek eskatuta, gazteleraz gero. Zoaz elecciones08 kanalera eta aukeratu "Vote". Bilatu bertako bilatzailean: egunkaria. Bi bideo agertuko zaizkizu. Aukeratu bat eta egin klik gora begira dagoen eskuan. Gero, aukeratu beste bideoa eta egin gauza bera. Egunean behin baino ezin duzu bozkatu. Ez duzu Youtube erabiltzailerik behar, beraz lasai.

Pausoz pauso:

- Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.
- Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.
- Bilaketan 'Egunkaria' jarri.
- Bi bideo azalduko dira.
- Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu). Bide batez, bozkatu beste bideoa ere. ;-)

Gaur Berriaren paperezko bertsioan idatzi dute honi buruz. Datuak zaharkituak daude, gaztelerazko bideoa dagoeneko 3600 aldiz ikusi dute. Sare sozialetan ibiltzen bazara, Egunkariaren aldeko kausak ireki ditut Facebook eta Tuenti-n. Informazio gehiagorako, Luistxo Fernandezek Juicio a Egunkaria bloga hasi du Javier Ortiz kazetariaren webgunean, gazteleraz. Euskaraz, Egunkariaren Alde Elkartearen egunkaria.info duzue.

20.3.07

Folksonomy

Teresa Arriazaldegi EHUko irakasleak ematen digu Dokumentazio Informatiboa irakasgaia. Bertan, folksonomien inguruko lan bat egitea tokatu zaigu Ander Aranberri ikaskideari eta bioi. Klasean emango ditugun azalpenen laburpena doa hemen, erabiliko dugun powerpoint aurkezpenarekin bat.



E-posta gmail bitartez dugunok erraminta oso funtzionala daukagu, gure mezuak tag batzuen bidez sailkatzeko. Sailkapen hori interneteko beste edozein produkturekin egin dezakegu:
Horrelako zerbitzuetan zure materialak, web interesgarriak... sailkatzen dituzunean, besteen sailkapenekin batera ematean, indexazio soziala delakoa ematen da: "social classification".

Informazioa sailkatzeaz arduratzen den zeintzia taxonomia da (klasifikazioa+ordena). Denon artean egindako taxonomia da folksonomia (folc+taxo+nomia= herria+klasifikazioa+ordena).

Hortaz, folksonomia= taxonomia demokratikoa.

17.3.07

Mugikorretik zuzenean blogeatzen

Joxe Aranzabalen blogean irakurri dut, Sony Ericsson enpresak mugikor bat atera duela bertatik argazkiak pare bat klik eginda blogean argitaratzeko. Ikusi bideoa.

3.2.07

upv

"Vaya Semanita" programan agertutako bideo honek argi uzten gaitu gure etorkizuna! berdin dio kazetaritza, publizitatea edo ikuzentzunezko komunikazioa ikastea! jejeje

2.2.07

Pachelbelen Canon famatuaren akordeak gaurko musikan.... ona benetan!!!

"La noche americana", cuatro-ko saio berria.


"La noche americana", cuatro-ko saio berria
Juan Carlos Ortegak gaur estreiantuko du bere programa berria 22:00 orduetan, Olimpia Fernandesekekin batera (74 urte).
New Yorketik erretransmitituko da show berria, atzerritik zuzenean ematen den lehen programa espainola izanik.
"Showmana" bere umore berezia erabiliko du eta berriztapen asko egongo direla aurreratu zuen atzo Eva Hache-ren programan "Noche hache"). Ziur harritzen gaituela, ikusi beharko dugu.

29.1.07

Silencio Incómodo eta Paradox Notodofilmfest-ean

Ikusgai dituzue jada harribolas films-ek ekoiztutako azken bi laburmetraiak, Instrucciones para que el silencio sea incómodo eta Paradox. Biak izan dira interneteko notodofilmfest-ean parte hartzeko aukeratuak.



Instrucciones para que el silencio sea incómodo ikusi

28.1.07

Zu ere KZri


EITBk bere web gunean edozein pertsonari kazetari izateko aukera ematen dio. Hau da, jendeak bere albisteak, bideoak edota argazkiak eitb24 web orrialdean editatu ditzake. Hau da, argazkiak ateratzen dituen mugikor batekin, edota kamara digital bat alboan izanda, gaur egun edonork kazetari bihur daiteke.

Ideia hau orain dela aste bat martxan jarri zen, eta dagoeneko pertsona anitzen albisteak jaso ditu. Azkenaldi honetan elurra eta Euskal Herriko errepideen egoerari buruzko informazio asko argitaratu dira.

26.1.07

Play Station3a behingoz gurean

Atzerapenak atzerapen, PlayStation 3a Europan jarriko dute salgai, behingoz, martxoaren 23an.
Consola berri honen bi modelo ezberdin daude: 20 GBkoa 499 euroren truke, eta 60 GBkoa 599euro balio duena. AEBn biak salgai dauden arren, Europan ,momentuz, garestiena bakarrik aurkituko dugu dendetan: 20 GBkoa kaleratzeko asmoa, izan, badute, baina aurrerantzean izango da hori, eta beti ere eskariaren arabera.
Bada, denok zain...
(argazkia www.ps3informer.com -etik hartua)

eBayk, australiar baten bizia atera du enkantera 4.000 euroren truke

Nicael Holt, bere bizia interneten ebastatu duen gaztea

Jakina da eBayk enkante arraroak egiten dituela, baina austrialiako 24 urteko Nicael Holtek aurrerapausu bat eman du: bere bizia, bere izena, bere erlazio pertsonalak eta bere lanbidea 4.000 euroren truke subastatu ditu "bizia saltzen da" ("New life for sale!") artikuluan.

Salgai jarri duen eskaintzan bere ondasun guztiak barne hartu ditu.
Irteera prezioa 3,90 dolar australiarretakoa izan zen, tituluan aipatutakoa lortu arte prezioak gorantza egin duelarik.

Alderdi Pirata jadanik Espainian


Espainia bere alderdi politikoen artean Alderdi Pirata bat duen 18.herrialdea bilakatu da.
Mota honetako lehenengo alderdia Suedian erregistratu zen, eta horrezkero munduan zehar hedatzen eta euren erreibindikazioen alde borrokatzen jardun dute: AEB, Frantzia, Brasil, Australia, belgika, Zelanda Berria, Polonia, Austria, Italia.......... eta Espainia.
Alderdiaren oinarri eta erreibindikazioak honako hauek izango dira, besteak beste:
- Internet lehen mailako zerbitzua, publikoa, askea, demokratikoa eta mundu osora zabaldua izatea.
- Neutraltasuna sarean
- Ideiak, jakintza eta informazioa ez dira esklusiboak, eta beraz, zabaldu eta konpartitu daitezke.
- Jabego Intelektualaren Lege bidezko eta orekatua
- Internet eta euskarrien gaineko canonen deusestatzea
- Softwaren patenteen kontrakoak
- Monopolio pribatuen kontrakoak
- Irakurketa, aldaketa eta banaketa digitalen gaineko zentzura eta debekuen sistemaren kontrakoak
- Software, dokumentu eta formatu estandar libreen sustatzaileak

(irudia 20minutosen webgunetik geureganatua)

iTunes ilegala Norvegian



Appleen iTunes Store ilegal izendatu du Norvegiak. Ez da audio eta bideo denda honen jarduera ilegaltzat hartzen den lehenengo aldia, baina Norvegia bai izan dela lehenengo herrialdea hau ofizialki egiten duena; eta Financial Timesek aurreikusi duen lez, honek beste herri batzuk animatuko ditu horrelako neurriak hartzera.
Arrazoia? iTunes dendan eskuratu daitezken edukiak Apple erreproduktore eta iPodetan baino ezin baitira ikusi eta aditu; eta ordainduz geroeskurartutako deskarga hauek, teorian, edozein lekutan erreproduzitzeko gai izan beharko lirateke.
Appleek urriaren 1erarteko epea du bere kodeak aldatu eta deskarga hauek edozein markako erreproduktoreetarako gozagai bilakatzeko. Erabaki hau ez betetzeak indemnizazio bat ordaindu beharra edota Norvegiako iTunes dendaren itxiera ekarriko lioke Apple konpainiari.
(irudia www.apple.com -etik hartua)