
BBC katearen munduko berrietan irakurri dezakegunez, asteazkenean unibertsoaren sekretuak aztertuko dituen teleskopio erraldoi bat jarri zuten martxan Mexikon.
Lo dagoen sumendi baten maldan kokatua,Vicente Fox presidente mexikarrak inauguratu zuen aparailua eta honen adierazien arabera teleskopioak "zientziaren eta ikerkuntzaren abangoardian" jarriko du Mexiko .
Astrofisika institutuko zuzendari José Guichardek, bere aldetik, ikusgailuarekin galaxien sorkuntza eta eboluzioa, izarren agerkuntza eta aldaketak eta Unibertsoa beraren sorrerari buruzko erantzunak bilatu ahal izango dira.
Teleskopio Milimetriko Erraldoia (TME) egiteko 128 milioi dolar (99 milioi euro inguru) behar izan ziren; datu ofizialen arabera, bi herenak gobernu mexikarrak jarri zituen eta gainerakoa Estatu Batutako Massachusetts-eko estatuak eta unibertsitateak.
Teleskopioren antena, 50 metroko diametroarekin eta 2.500 tonatako pisuarekin, munduko handiena da eta orain dela 13.400 argi urteko, izarrak sortu zireneko seinale elektromagnetikoak erregistratu ditzake.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina