Articles by "Mendebaldeko Nafarroa"
Mendebaldeko Nafarroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak


Aspaldiko bideoak dira, 2007ko urtean egin bainituen. Berria egunkariko zuzendariak gogoeta egiten du euskararen presentziaz Mendebaldeko eta ekialdeko Nafarroako prentsa idatzian. Mintzaldia 2007ko martxoan eman zuen Bilbaoko Euskal Astean. Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldia izan zen.



Mendebaldeko Nafarroako Euskal Autonomi Elkartean hauteskundeak izango dira irailaren 25ean. Egun horretan, Gipuzkoako nafartarrek lehenengoz aukera izango dute alderdi nazional nafar bati botoa emateko. Libertate Nafarra deritzon alderdiak Nafarroa Batua aldarrikatzen du eta horrexegatik aurkezten da lurralde nafar guztietan. Duela gutxi sortutako alderdi hau lehena da mugimendu nafartzaleak sustatua, Nafarroako estatu aske eta batuaren alde dagoena. Zerrendako lehen hautagaia Ibon Arrieta azkoitiarra da.
Libertate.eu domeinuan dauka webgunea LNk

Chantal Reyes gazte getxoztarrak eta EHUko kazetaritzako ikasleak ikerketa egin du kirol prentsaz. Reyes andereñoak jakin nahi zuen zer desberditasun dagoen gizonezko eta andrazkoen artean kirol prentsako notizietan. Lana gradu amaierakoa izan da eta notarik gorena lortu du 22 urteko kazetaritzako ikasle ohiak. Lanaren zuzendaria Matxalen Legarreta Iza Soziologiako doktorea eduki du.

Chantalek aztertutako 5.846 informazioetatik 386tan beste inon ez du aurkitu emakumearen presentziarik. Guztira horretatik, emakumeak titularretara dakartzaten testuak erdira ere ez dira heltzen. Honek esan gura du emakumezkoek protagonizatutako notiziak %6,61a besterik ez direla; horrez gain, eta argitalpen horien heren batean gizonezko bat edo batzuekin batera agertzen dira andrazkoak. Informazio gehiago, Uribealdeko Hiruka nafarrerazko aldizkarian jaso daiteke.
Naroa Iturri - Argazkia: Aitor Artola

Mendebalde Kultura Alkarteak antolatutako XIV. ihardunaldietan parte hartu zuen Naroa Iturri kazetari hernaniarrak. Hamaika Telebistako Gipuzkoako estazioko zuzendariak Bilbo eta hedabideak ditu aipagai berbaldian. Euskaltzaindiko Plaza Barrian izan zan topaketa 2010eko maiatzaren 8an.



Disrupzio padagokikoa hasi da jada. Hona hemen Allan Carrington irakasle britainiarrak egindako gurpil padagogikoa. Hezkuntzako aplikazio mobilak nola eta noiz erabili da kontua. Camino Lopez eta Gorka J. Palazio irakasleak hizketan ari dira Ikasnabar 2013 nazioarteko biltzarrean hontaz eta hartaz. Gozatu bideoaz eta sartu Josi Sierraren Conocity.eu gunean, grabaketa egin duen irakaslearen beste bideoak ikusi ahal izateko.

Joseba Etxebarria irakaslea da zuzendaria (bigarrena ezkerretik)

Lehengo egunean Komunika 09 jardunaldian egon nintzen. Argazkiak eta onlineko presentazioa ikusi ahal dituzue esteketan. Eduvlog gunean ere utzi dut publinformatikari buruzko informazioa, horixe izan baitzen Komunika 09 jardunaldiaren mamia edo gai nagusia. Partehartzaileak honakoak izan ziren: Overalia, Proyelia Innova, Irontec, Agoranet, DoubleYou eta Paprika Software.