2016.09
![]() |
| Zuzeu.eus infogunea |
Hasier Etxeberriari bideoa grabatu diot ZuZeu proiektua azaldu duenean ikasleen aurrean. Hasierrek ederto azaldu du nola hasi diren proiektu berriztatzaile honekin eta zelako pausoak egin dituzten hastapenean Zuzeu webgunea abiatzeko. 2009ko maiatzaren 7an EHUn egindako mintzaldia da.
![]() |
| hitzetan URL helbideak jarriz lortzen dira hiperloturak |
Hiperloturak edo estekak oso inportanteak dira Interneterako idazten dugunean. Estekek erreferentzietara bidaltzen gaituzte eta boligrafoz egiten den ohiko idazkerari gainbalorea eskaintzen diote. Hortaz, blog eta infoguneetako testuetan loturak jartzea inportantea da oso. Notizia bakoitzean bizpahiru lotura edo esteka jartzeak sinesgarritasuna eman ahal dio testuari, berriemailearen sona goratuz. Blogger zerbitzuan hiperloturak oso errazki burutzen dira. Beheko video honetan ikus daiteke nola jartzen diren estekak testuetan, Blogger sisteman.
Aspaldiko bideoak dira, 2007ko urtean egin bainituen. Berria egunkariko zuzendariak gogoeta egiten du euskararen presentziaz Mendebaldeko eta ekialdeko Nafarroako prentsa idatzian. Mintzaldia 2007ko martxoan eman zuen Bilbaoko Euskal Astean. Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldia izan zen.
Mendebaldeko Nafarroako Euskal Autonomi Elkartean hauteskundeak izango dira irailaren 25ean. Egun horretan, Gipuzkoako nafartarrek lehenengoz aukera izango dute alderdi nazional nafar bati botoa emateko. Libertate Nafarra deritzon alderdiak Nafarroa Batua aldarrikatzen du eta horrexegatik aurkezten da lurralde nafar guztietan. Duela gutxi sortutako alderdi hau lehena da mugimendu nafartzaleak sustatua, Nafarroako estatu aske eta batuaren alde dagoena. Zerrendako lehen hautagaia Ibon Arrieta azkoitiarra da.
![]() |
| Libertate.eu domeinuan dauka webgunea LNk |
Ezkarai herria ospetsua da eski estazioagatik, Valdezcaray deritzonagatik hain zuzen ere. Ezkarai Demanda mendilerroaren ondoan dago eta Echaurren izeneko jatetxe eta hotela dauka, non bikain jaten baita. Politikari asko joaten dira bertara elkarri hitz egitera. Hego Nafarroako herri honetara mendebaldar xume asko ere joaten dira udan eta neguan. Harrizko etxeak ondo kontserbaturik daude bertan eta eskizaleek dendak dituzte beren tresnak eta jantziak erosi ahal izateko. Ezkarai pasa eta gero egungo muga politikoa dago Errioxako komunitatearen eta Gaztelaren artean. Demandako haranean asko dira nafarreraren presentziako lekukoak: deiturak, toponimoak eta ohiturak batik-bat.
![]() |
| Ezkarai herria - Iturria: Wikiloc.com |
Frantsesez Vieux Boucau jarri diote izena, eta nafar hizkuntzan Bokale Zaharra da. Hala ere, Port Albret edo Labriteko Portua izenaz ere ezagun da Labriteko kostaldeko portu antzeko hau, Gaskoniako landetan kokatua. Egia esan, benetan zoragarria da turismoa egiteko, daukan itsas lakuagatik, non irla bat ere dagoen. Horrez gain, bidegorriak daude ipar, hego eta ekialdeko norabidea dutenak pinudien artean pedalei eragiteko. Herri polit eta txikia da, zinez, Bokale Zaharra. Garai batean trenbidea pasatzen zen eta egun bizikletaz egin daiteke trenaren bidea, bidegorri bihurturik. Nafarroako Henrike IIIaren garaian sortu zen Labriteko portua, Aturri ibaia probestuz.
![]() |
| Bokale Zaharraren mapa - Itsas lakua |
| Aierbe herria airetik - Iturria: Redaragon.com |
Mendizale nafartarrek ondotxo ezagutzen dute Aierbe herria. Oskatik Jakara doan bidetik topatzen dugu herri polit hau. Bertan, estilo gotiko-ernazentistako palazio onenetarikoa ikus daiteke, XV, mendekoa dena. Aierbeko markesen palazioa da, edo hobeto esanda: Urries-en palazioa. Zenbait jatetxe eta taberna topa daitezke bertan: El Rincón del Palacio, O Callejón de Belchite, Casa Ubieto eta Villa de Ayerbe jatetxea. Aierbekoa da Fernando Eskuain nafartzalea, bere nafartasuna ari da zabaltzen herri osoan.
Chantal Reyes gazte getxoztarrak eta EHUko kazetaritzako ikasleak ikerketa egin du kirol prentsaz. Reyes andereñoak jakin nahi zuen zer desberditasun dagoen gizonezko eta andrazkoen artean kirol prentsako notizietan. Lana gradu amaierakoa izan da eta notarik gorena lortu du 22 urteko kazetaritzako ikasle ohiak. Lanaren zuzendaria Matxalen Legarreta Iza Soziologiako doktorea eduki du.
Chantalek aztertutako 5.846 informazioetatik 386tan beste inon ez du aurkitu emakumearen presentziarik. Guztira horretatik, emakumeak titularretara dakartzaten testuak erdira ere ez dira heltzen. Honek esan gura du emakumezkoek protagonizatutako notiziak %6,61a besterik ez direla; horrez gain, eta argitalpen horien heren batean gizonezko bat edo batzuekin batera agertzen dira andrazkoak. Informazio gehiago, Uribealdeko Hiruka nafarrerazko aldizkarian jaso daiteke.
Chantalek aztertutako 5.846 informazioetatik 386tan beste inon ez du aurkitu emakumearen presentziarik. Guztira horretatik, emakumeak titularretara dakartzaten testuak erdira ere ez dira heltzen. Honek esan gura du emakumezkoek protagonizatutako notiziak %6,61a besterik ez direla; horrez gain, eta argitalpen horien heren batean gizonezko bat edo batzuekin batera agertzen dira andrazkoak. Informazio gehiago, Uribealdeko Hiruka nafarrerazko aldizkarian jaso daiteke.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)












