2006.09
no image
Aurtengo ikasturterako honako ordutegia daukat bulegoan zuen zalantza eta galderei erantzuteko:
Asteartean/Martitzenean: 9.00-12.00
Ostegunean/Eguenean: 9.00-10.00 eta 11.00-13.00
Ikusten duzuen bezala, sei ordu dira guztitara. Hala ere, posta elektroniko bidez ere bidali ahal dizkidazue zuen zalantzak:

gorka.palazio [a bildua] gmail [puntu] com
no image
Ikasturteko lauhilekoan zehar hiru ikaslan egingo ditugu eta ikaslan bakoitzak kalifikazioaren herena balioko du. Ikaslanok honakoak izango dira:

  1. Irrati albiste baten gauzatzea MP3 edo OGG formatuan grabatuz. Ikaslan hau burutzeko, ikasleak Audacity programa erabiliko du. Lana CD edo DVD euskarrian aurkeztuko da, edota ikaslearen bitakora pertsonalean estekaturik lagatu ahal da. Irakasleak prentsa albiste bat banatuko du irrati eran jartzeko eta segidan grabatu egiteko Audacity programaz. Balio partziala: ehuneko 33.
  2. Partehartzea Berriemaile blogean, ikusentzunezkoen inguruan artikuluak editatzen eta argitaratzen bitakoran bertan. Zenbatasuna eta nolakotasuna baloratuko dira. Copyscape aplikazioa erabiliko du irakasleak egileen eskubideak defenditzearren. Balio partziala: ehuneko 33a.
  3. Aukera anitzeko proba batean oinarrituko da azken ikaslana. Ikasleek erantzun zuzenak jarri beharko dituzte test moduan antolatutako azterketa batean. Balio partziala: ehuneko 33a.

Ikaslan edo zeregin hauen bidez irtengo da bukaerako kalifikazioa.
no image
URL edo helbide hauetan topatu ahal dituzue argazkiak. Gogoratu oso garrantzitsua dela lanen lizentziari erreparatzea.


Argazkien tamainaz ere bi hitz egin behar. Gogoratu argazkiaren zabalera 400 pixelekoa dela luzeen jota. Altuera berdin zaigu, baina zabalera oso ondo kontrolatu behar dugu. Gure bitakoran dagoen espazioak 200-450 pixeleko argazkiak jartzeko aproposa da (zabaleraz ari naiz). Argazki kamera batek oso tamaina handian egiten ditu argazkiak; beraz, txikitu Gimp edo antzeko programa baten bidez.