2007
Microsoft-ek, sekulako diruditza jarri du bere hurrengo proiektuan. Beno proiektuan, baino honen aurkezpenean. Izan ere, datorren astean, hilaren 30ean, Windows Vista eta Office 2007 kaleratuko dira. (arlo profesionalean aritzeko jada merkatuan badago sistema hau).
Egun hori izugarrizkoa izan dadin nahi izan du Microsoftek. Horretarako, aurkezpenerako toki berezi bat aukeratu izan dute; Bruselaseko Atomiun-a hain zuzen ere.Egun oso batez alokairuan hartu du Atomiun-a, asteartean izango baita ekitaldi ofiziala.
Bertan,Praga Khan taldearen kontzertua zuzenean ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Aforu mugak direla eta, interneten kontzertua zuzenean ikusteko aukera egongo da.
Espero dugu, Microsoft-i, hainbesteko inbertsio honek zerbaitetarako balio izatea.

argazkia 20 minutosetik gureganatua.
Orain dela pare bat egun Ainhoa Fernandezek, esan zigun bezala, "Desde que amanece apetece" izan da 2006.urteko filmerik txarrena. Film honek Gogoy sariak jaso ditu, Goyaren kontrakoak izango liratekeenak.Sari hauek amerikako Razzies-ekin bateratu ahal ditugu.
Honetaz aparte, Vicente Arana,"tirante el blanco" filmaren zuzendaria, zuzendariri txarrena bezala izendatua izan da.
Sari hauek denentzat balio dute, izan ere Inma del Moral eta Fran Perea urteko aktore txarrenatzat kontsideratuak izan dira.
Hor behean, hasieran aipatutako filme horren zati bat daukazue. Zuek epaitu!


argazkia 20 minutosetik gureganatua eta bideoa youtubetik gureganatua.

Giorgio Armani diseinatzailearen jarraitzaileek ez zuten kezkarik edukitzeko arrazoirik izan, bere kolekzio berria internet bidez eskeini baitzuen.

Hollywoodeko Cate Blanchett eta Katie Holmes Parisen bertan izan ziren, arte museoan. Bitartean, 72 urte dituen diseinatzailearen jarraitzaileak internet bidez jarraitu ahal izan zuten.

Tom Cruise famatuaren emazte den Katie Holmesen hitzetan, desfilea "zoragarria" eta "dotorea" izan zen.

irudia www.google.es bilatzailetik lortua.

Interneteko eBay subasta etxeak %24 igo ditu bere irabazi garbiak pasadan urteko laugarren hiruhilabetean. Konpainiaren arabera, 2007. urtean irabaziak mantenduko dituzte, orain arteko irabazi maximoetara helduz.

2006ko laugarren hiruhilekoan 346,5 milioi dolarreko irabazia lortu zuela esan du enpresa estatubatuarrak. 2005. urteko hiruhileko berean 279,2 milioi dolar lortu zituen, iaz baino 67,3 milioi dolar gutxiago.

Subastetako salmenta gehienak bideojokoak izan ziren, Sonyren Play Station 3a eta Nintendoren Wii.

Alemania, Britainia Handia eta Estatu Batuak ditu merkatu nagusienak eBay enpresak.

irudia www.ebay.es webgunetik lortua.

Marketingeko ikasgairako blog bat sortu genuen (beno, nuen). Bertan, ideologia ezkertiarreko neskatxa batek bere bizipenak kontatzen zituen. Jende asko jausi zen gure amuan, benetakoa zela uste baitzuten. Lanean, gure produktua publizitatu behar izan dugu eta produktua erreala izango balitz, arrakasta izango lukee. Internetek egiak kontatzen dizkigula bai, baina gezurrak ere hor daude, informazioaren aglomerazioa ere hortxe...

*Oharra: bloga www.anti-globalizazioa.blogspot.com da.

Bizitzaren pelikula omen da pelikuletan ederrena. Egongo da ados dagoenik, egongo da, zinemagintza errealitatea baino maiteagoa duenik. Biak, bai errealitatea eta baita zinemagintza ere gustuko dituztenentzat, benetan baliagarriak izango dira enpresa israeldar batek kaleratu berri dituen betaurrekoak. Betaurrekoon kristalak, zine pantaila bilaka daitezke eta hauen bitartez filmeak edo telebista ikusi. Gainera, betaurrekodunak baino ez daki noiz ari den pantailetara begira, eta noiz aurrean daukanari begira, kanpotik ez baita igartzen. Horrez gain, mp3ekin, mugikorrekin...konektatzeko balio dute, eta baita posta elektronikoa begiratzeko ere. Hamaika ikusteko jaio ginen!

Informazio gehiago lafecha.neten, eta argazkia ere, orrialde berari esker eskuratua.
Orain dela egun gutxi batzuk arte, guztiok ezagutzen dugun 20 minutos egunkariak "Consurso Premios 2oblogs-20 minutos" txapelketan parte hartzeko aukera ematen zuen bere web orrialdearen bitartez. Baina urtarrilaren 8an epea itxi zen botoak emateko epeari irekiera emanez. Beste urteetan ez bezala, aurten txapelketan izena eman duten blog-ek baino ezin dute botoa eman, beraz, ez dago guztion esku epaile lana egitea. Baina jendearen ustez 2006ko 10 blog hoberenak zein izan diren ezagutzeko aukera badaukagu 20 minutos egunkari beraren web orrialdearen bitartez. Oraingoz ranking-ean badago bestei alde handia ateratzen dion bat: www.otrotiempo.com/blog/. Oraindik ez dakigu honek irabaziko duen, baina honela izanez gero, 3000 euro irabazteaz gain, 2o minutos egunkariko zutabegile izateko aukera eskainiko diote!

* 20 minutos egunkariaren web orrialdeari esker geureganatutako irudi edo logoa

Zer da sudokua? Ziurrenik guztiok hautsi dugu burua noizbait jolas hau ebatzi nahian edo gutxienez, entzun dugu honetaz hitz egiten. Egunkarietan hasi zen irteten denborapasen sailean, gero denborapasako koadernotxoetan ere ikusi genuen, geroago jolas honentzat esklusiboa zen makinatxoak ere irten ziren merkatura, ... Aurten modan jarri den jolas hau ez da oharkabean pasa inorentzat. Hori dela eta, paperetik bideojokuen mundura salto egin du Zoonami eta Eidos Interactive enpresen eskutik. Jolasak "Zendoku Battle Action Sudoku" izena eramango du eta Nintendo DS eta PSP formatuetan egongo da. Baina oraindik ez dago zehaztuta merkatura irtengo den data. Hala ere, badakigu jolasa manga estetikako pertsonaiekin animatuta egongo dela eta zenbakiekin jolastu beharrean sinboloekin jolasteko aukera ere emango duela. Gainera, bideojoku moduan egoteak pertsona bat baino gehiagok parte hartzea ahalbidetuko du eta paperean duen ebazpen klasikoaz gain, denboraren kontra jolasteko aukera ere eskainiko du. Uste dut jolas honekin luzerako dugula!

Bideoan Gandhi streaptease bat egiten ateratzen omen da eta hau ikusita, Indiako gobernuak portalaren itxiera palnteatu du. Beste iturri batzuen arabera berriz, bideoa kentzea besterik ez dute eskatuko baina argi dagoena da indiar gehienen ohorea ukituta geratu dela nazioaren aita kontsideratzen duten Gandhi horrelako bideo baten protagonista dela ezagutzean.

albistea osorik irakurri nahi baduzue klikatu hemen
Atzo, Goya sarietan izendatuta dauden aktoreek eta izendatuta ez daudenek, Madrilen urtarrilaren 28an ospatuko den sari prestigiotzuen aurrerapena suposatzen duen gala batetara joateko aukera izan zuten.

Jaialdira joan zirenen berri izan nahi baduzu sar zaitez lotura honetara.

*Oharra: EFE agentziaren webgunetik
Estatu Batuetako industria musikalaren asoziazioak -RIAA- bere datu-basea gaurkotu berri du, azken urteko zertifikazioak kontuan hartuz. Horrela, platino-disko gehien dutenak nortzuk diren kontuan hartuz, hurrengo hau da AEBtako histoariako musikaririk saltzaileenen zerrenda.


1. The Beatles 170 milioi
2. Elvis Presley 119.5 milioi
3. Garth Brooks 116 milioi
4. Led Zepelin 109.5 milioi
5. Eagles 91 milioi
6. Billy Joel 79.5 milioi
7. Pink Floyd 73.5 milioi
8. Barbra Streisand 72 milioi
9. Elton John 69.5 milioi
10. AC/DC 68 milioi
11. The Rolling Stones 65.5 milioi
12. George Strait 65.5 milioi
13. Aerosmith 65 milioi
14. Madonna 63 milioi
15. Mariah Carey 63 milioi
16. Bruce Springsteen 62.5 milioi
17. Michael Jackson 60.5 milioi
18. Metallica 57 milioi
19. Van Halen 56.5 milioi
20. Whitney Houston 54 milioi
Apple-ek azken generazioko produktu bat kaleratu du, iPhone-a. Apple-ek ateratako iPod aparailuaren eta interneten bidezko tresnen funtzioa betetzen du tramankulu berean.

Kolorezko ukipen pantaila dauka 3,5 hazbeteko eremuan eta edozein testu idazterakoan izan daitezkeen akatsak zuzentzeko, Qwerty teklatua du.

Horretaz gain, 2 megapixeleko argazki kamera du iPhone-ak, bideoak ikusteko gertaturik dago eta gainera, internetara konektatzeko Wi-Fi sistema barneratzen du.

Europan harribitxi hau ez da urte amaiera arte iritsiko eta 499-599 dolar inguruan egongo da prezioa, Giga kopuruen arabera aldatuz.

*Informazioa eitb24 web gunetik geureganatuta

" 20 minutos" egunkariaren web orrialdea berritu da. Tamaina handitu du, atal berriak eta erakargarriagoak egin ditu, irakurterrazagoa da eta irudi espektakularrez osatzen da orain


" 20 minutos" egunkariaren web orrialdea bere limiteak zabaldu ditu. 800 pixele izatetik 1204 izatera pasatu da. Horrek lagunduko du bideo eta irudi gehigo eta kalitate hobeagokoak agertzea. Baita azkenengo uneko albisteak ere hobe aurkeztuko dira. Irakurleek aurkituko duten irakurgarritasuna erraztasuna handiagoa izango da.
2ominutos.es web orrialdean sartzen diren guztiak argiago eta handiago ikusiko dute dena. Gainera, hurrengo astean, atal berriak eta zerbitzu berrituak jarriko dira martxan. Aipatzekoa da Tu ciudad atala. Bertan aurkituko da " 20 minutos" egunkariaren edizio guztiak herrialdeka banatuta. Hor klikatuz gero, nahi duzun zonaldeko albistak aurkituko dituzu.
Hala ere, berritasun hauek ez dute aldatzen lehen zeukaten berezitasuna: momentuko berrikuntza azkarrak albisteetan eta irakurleen parte-hartzea.
no image

Laster iritsiko dira azterketak, eta tarteka ona izaten da begiak paperetatik jasotzea irri pixka bat egiteko. Honako hau iaz eskaini zuten Wazemanken, baina, une egokia iruditu zait hemen ipintzeko. Agian ez digu nota hobea ateratzen lagunduko, baina hiru asteak eramangarriago egiten lagunduko digu.
Beñat Gaztelumendi Arandia

EITB bere egoitza guztiak digitalizatzeko lanetan dabil, garai berrietara hobeto egokitu nahi baitu. Halaxe esan zuen Andoni Ortuzar zuzendariak ostiralean eman zuen prentsaurrekoan. Bertan, gainera, 2006ko txostena aurkeztu zuen, eta, horren arabera, taldeak audientzian lehenengo postua sendotu zuen Euskadin, irratien arrakastari esker, batez ere. Gainera, aipagarria da aurten Iberoamerikar Kalitatearen saria eskuratu duela (10 enpresak baino ez daukate), eta "Vaya semanita", "Teknopolis", EITB24.com", Maite Artola eta "Postdata"-k ere zenbait sari jaso dituztela. Beraz, 25 urte beteko dituen urteari sasoiko ekin dio Euskal Irrati Telebistak, txostenaren arabera.
Beñat Gaztelumendi Arandia
no image
Etzi banatuko dira Hollywooden Urrezko Globoak, eta bi faborito daude: Martin Scorseseren "The departed" eta Alejandro González Iñarrituren "Babel" (azken honek zazpi izendapen jaso ditu). Horiez gain, Stephen Frearsen "The Queen", Emilio Estevezen "Bobby" eta Tod Fieldsen "Little children" dira pelikula onenaren saria lortzeko lehian arituko direnak. Aurtengo honetan aipagarria da Clint Eastwoodek bi hautagaitza jaso dituela zuzendari onenaren sarirako, bata "Flags of our fathers"-engatik eta "Letters from Iwo-Jima"-rengatik bestea. Gainera, Leonardo DiCapriok ere bi izendapen jaso ditu aktore onenaren sailean, "The departed" eta "Blood diamond" filmengatik hain zuzen ere. Informazio gehiago lortzeko egizue klik hemen.
Beñat Gaztelumendi Arandia

Espainiako Gobernua zinearen inguruko lege bat prestatzen ari den bitartean, Uteca-k bere haserrea adierazi du. Izan ere, elkarte honen arabera, gehiegizkoa da irabazien %6a zine europarrera bideratzea. Gainera, telebista pribatuen iritziz, neurri hau Espainian soilik jarriko litzateke indarrean, eta beraz lehiakortasuna kenduko lieke. Horregatik, beraien interesak babesteko ahal duten guztia egingo dutela adierazi dute. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen klik egitea besterik ez daukazue.
Beñat Gaztelumendi Arandia

12:30ak aldera eskainiko du ETB-2k Aitziber Agirreren saioa eta, ETB-1ek, 20:00etan. Euskaldunek utziriko aztarna ekologikoa eta espaziora bidaliriko egitura ultrarinak izango dituzte hizpide igandean, Euskal Telebistan.

Datu objektibotan oinarri harturik, Euskal Herriak defizit ekologiko handia du pilaturik. Ez da zaila jakitea gizakiak zer naturan izandako eragina historian zehar. Bakoitzak egunero kontsumitzen duena kalkulatuz gero, erabiltzen dituen garraiobideak zerrendatuz gero, sortzen dituen hondakinak zenbatuz gero… berehala aterako ditu kontuak. Bakoitzaren aztarna ekologikoa deritzogu horri.
Ikuslea kontzientziatzen saiatuko dira: Munduko biztanle guztiek euskaldunok adina kontsumituz gero, gurearen moduko hiru planeta behar izango genituzke bizitzeko. Ondoren, espaziora isuririko materialak erakusgai izango dituzte.
Urtea bukatu orduko, hurrengo urterako hainbat egutegi eskuratzen ditugu. Gustu, tamaina eta kolore ezberdinetakoak, baina, funtsean zerbitzu bera eskaintzen dutena. Baina, guztiok dakigu, gure egutegia ez dela bakarra; unibertsala. Askotan galdetzen diogu geure buruari beste herrialde batzuetan nolako egutegia izango dute, zeintzuk ote diren beraien jaiegunak, zeintzuk diren egun horien arrazoi kultural edo erlijiosoak... Orain aukera paregabea eskaintzen zaigu Interneten. Izan ere, guzti honen berri izateko webgune hau bisitatu baino ez dugu egin behar.
Euskadi Gazteak, hilero gai ezberdinen inguruko elkartasun kanpaina egiten du. Hilabete bakoitzean, gai baten inguruko informazioa eskaintzen die entzuleei, eta hori eskertzekoa da. Urtarrileko elkartasun kanpaina, kontsumo arduratsuaren inguruan izango da. Hilabete egokia aukeratu dutela argi dago, Gabonetan sortzen den kontsumo masiboa kontuan hartuta eta orain urtarrilean merkealdiak hasten direla ikusita.

Arduraz kontsumitzea zer den azaltzeaz gain, hainbat aholku ere helaraziko dituzte. Izan ere, norberak erosten dituen ondasunak edota zerbitzuak gizartean eta ingurumenean duten eraginaz ohartarazi nahi dituzte irratiko entzule eta webguneko erabiltzaileak. Gainera, webgunearen bidez, hilero egin ohi duten bezala, sari bat zozketatuko dute eta horretarako webgunean eskuragarri dagoen txartela bete beharra dago.
2006ko urte bukaeran, Madrilgo Komunitateko Osasun Kontseilariak Interneteko webgune batetako lehiaketa bat salatu eta ondoren, debekatu egin zuen. Pisua galtzeko lehiaketa zen "La Gran Competencia Ana".

Lehiaketa urtarrilaren 13 eta 27a bitartean burutzekoa zen. Puntuen sistemaren bitartez egitekoa zen eta pisu gehien galtzen zuenak irabaziko lukeen. Pisua galtzeko baina, ez zuten inolako mugarik zehazten, ahalik eta kaloria gutxien kontsumitzea zen kontua, horretarako ur asko edan, kirola egin eta pastilla edo bitaminak har zitzaketen partehartzaileek. Gainera, edonork parte har zitekeen, bai adin txikikoek, nerabeek edota anorexia, bulimia edo antzeko elikadura arazoak dituztenek ere. Elikadura arazoak nolabait bultzatzen zituelakoan, webgunea debekatu zuten, baina, tamalez, foro ezberdinetan antzekoak badaude oraindik.

Stephen Frears zuzendaria izango da aurtengo Cannesko Zinemaldian epaimahai burua. Zinemaldia, Maiatzaren 16an hasiko da eta Maiatzaren 27an amaituko da. Zinemaldiko zuzendari den Gilles Jacobek adierazi duenez hedabideetan, Frears zuzendaria epaimahai buru jartzea, bera omentzeko modu bat izango da. Zuzendari honek egin dituen filmeen artean, 2006an estreinaturikosari asko irabazi dituen The Queen edota Las amistades peligrosas famatua nabarmentzen dira.
Informazio gehiago http://www.berria.info web orrialdean. Argazkia, yahoo movies-ei esker geureganatua.
Las Vegasen zori-jokoei joku elektronikoek hartu die bide. Hurrengo iganderarte, kasinoen hirian lur planetako Elektronika Feria handiena ospatzen ari da. 2.500 konpainia dira, bezero alditsuei beraien produktu berriekin inpresionatzeko diru pila utzi dituztenak.

Elektronikaren paraisua da, 28 futbol zelairen azalera duena. Bertan, kuriositate bezala, paperezko argazkia barik digitala duen erretratu-marku bat aurkitu dezakegu. Baina Feriako erregeak poltsikoko ordenagailuak, GPSa daukaten mugikorak eta plasmadun telebistak dira. Batzuk, lehen pentsaezinak izango zitezkeen tamainuak dituztenak eta beste batzuk, pentsatzea hobe ez den prezioa daukatenak. Adibidez, eskuz jarritako 2.200 diamante dituen telebista batek 115.000 euro balio ditu, 20 milioi peseta inguru.




*Oharra: Argazkiak antena3eko webguneko albistegien lotura honetatik hartundakoak.

Blairren gobernuko iturriek adierazi dutenez, MI5 britainiako zerbitzu sekretuak sistema bat garatu du biztanleriari Erresuma Batuaren kontra terroristek bideratu ditzaketen atentatuen berri emateko.

Sistema honekin, jentea MI5ren orrialdean erregistratu ahalko da, horrela, herrialdearen aurkako mehatxu maila aldatzean honen zergaitia email bidez jakingo duelarik.

Momentu honetan, alerta maila "latza da", herrialdeak dituen bostetatik bigarren altuena eta herrialdean eraso terrorista bat ematea "oso probablea" dela adierazten duena.

MI5ren egoitza Londresen

*Oharra: Argazkia aidan.co.uk webguneko lotura honetatik hartundakoa.


Googlek, egile-eskubide gabeko obrak hartuaz, kataluniako bost bibliotekako liburuak digitalizatuko ditu. Arrazoia, bilatzailearen arabera, etorkizunean mundu guztiak Interneten kontsultatu ditzala.

Catalunyako Bibliotekak , autonomia honetako handienak,proiektuan parte hartzen duten beste lau liburutegien (Montserrateko Monastegiko Biblioteka, Bartzelonako Seminariokoa, Kataluniako ibiltarien zentrukoa eta Bartzelonako Ateneukoa) aurrean, kordinatzailea eta hizketakidea izango da.

Kataluniako Generalitateko Kultura eta Komunikazio kontseilari Joan Manuel Tresserrasek adierazi duenez "negozio honetan mundu guztia irtengo da irabazle" eta gehitu zuenez, honek kultura katalanarentzat "aurrerapauso bat"suposatuko du.

Noizko GOOGLELEN aldetik euskal liburuen digitalizazioa?

*Oharra: Argazkia elperiodico.com-eko lotura honetatik.
Fronte Nazionalaren kontrako manifestaldiak 'Second Life' bideojokuan. (ilikeyourstyle.net)
Second Lifen unibertso birtual famatua, gutxika-gutxika, zenbait enpresen plataforma publizitarioan bihurtu da: Toyota, Sony BMG, Sun Microsystems, Coca Cola, Cnet, Reebok edo Vodafone dira hauetako batzuk.
La Vanguardiakoak diotenez, pasadan abenduan, Le Penen Fronte Nazionalak bulego birtual bat ireki zue Second Lifen.
Ekimen hau ez da ongi hartua izan mundu honetako biztanleen artean eta Le Penen kontrako manifestazioak burutu dituzte, pankarta batzuetan agintaria Hitlerren bigoteaz erakutsiaz.
Ezusteko egoera hauek gero eta sarriagoak dira Second Liferen unibertsoan eta honek mundu erreal bat dela pentsaraztea egiten du.


Nantes-ko tribunal batek, 2 hilabeteko kartzel sententzia ezarri dio internauta bati. Internautak 400 filme inguru zituen deskargatuta. Gainera, zigorrak diru ordainketa bat ere badu: 10 €-ko ordainketa jatsitako pelikula bakoitzarengatik. Auzitegiak kontutan hartu du aberasteko interesik ez zuela izan.

Luzeraz 12,4 cm, zabaleraz 8,6 cm eta altueraz 2,5 zentimetrotako dimentsioak izanik, OQO delakoa munduko ordenagailurik txikiena da eta orain, hobekuntza batekin, Las Vegaseko Ces ekitaldian aurkeztua izan zen bigarren bertsioarekin datorkigu.

PCak Windows XP sistemarekin funtzionatzen du eta WiFi- Bluetooth bidezko konexioa dauka, 1 GBko RAMa, 60 GBko disku gogorra eta 400 gramos pisatzen du.

Prozesatzaile aldaketa batekin, portuen zabalkundea gauzatuz, teklatu argitsu bat jarrita eta LCD bidezko pantaila disdiratsu batekin hobetu dute.
Gainera, aurreko bertsioarekin gonbaratuz, bere itxurak ere eraldaketak jaso ditu, kolore beltzeko zorro dotore batekin jantzi baitute.

Ordenagailua 1.499 dolaren eros daiteke (1.160 euro inguru).

*Oharra: Argazkia OQOtik
no image
"Fronton" saioak eskaintzen zituen pilota partidetan aldaketa batzuk gertatuko dira urtarrilaren hogeitik aurrera. Kontua da TDT bidez eskainiko dituztela euren programak, "Tele5 Sport" katean hain zuzen ere. Ordutegia orain arte bezalakoa izango da. Dena den, badirudi hau ez dela saioak izango duen aldaketa bakarra izango, TDT bidez eskainita irudiaren kalitatea hobetu nahi baitute. Horrez gain, gaur arte EAEn, Nafarroan, Gaztela eta Leonen eta Errioxan soilik emititzen ziren partiduak lehen aipaturiko egunetik aurrera, gaur arte eskaintzen zen lurraldeetan eskaintzeaz gain Espainia mailan ere ikusi ahal izango dira. Eta oraindik telebista digitalik ikusi ezin dutenek nahikoa izango dute larunbat arratsaldeetan T5 katea ipintzea.

Beñat Gaztelumendi Arandia
Apple-ek tresna berria sortu du, iPhone izeneko telefono mugikorra. Telefonoak ia dena dauka: mp3, 2 Mega Pixeleko kamara, web nabigatzailea, e-maila, wifi-a... Ia dena daukala diogu teklaturik ez duelako ukimenezko pantaila baitu. Gainera inoiz mugikor batek izandako aplikazio ugari eramango ditu inkorporaturik, hala nola mugimendu sentsorea edo "multitouch" pantaila. Azken honekin, adibidez, argazki bat anplia dezakezu mugikorrean, pantaila aurean hatzamarrak banatuz soilik.
Mugikor honek merkatua bereganatuko duela dirudi, hala ere oraindik bere plazaratzerako denbora falta da, Apple-ekoen hitzetan urtebete.
Indiako gobernuak Windows baztertzeko erabakia hartu du, Linux software librearen alde. Zehazki, aurten Indiak bere sistemen %99a Open Source soluzioetara bideratzea dauka pentsatuta. Albistea C. Umashankar zuzendari exekutiboak plazaratu du, Linux Windows baino askoz ere merkeagoa dela argudiatuz. Bere ustez, koste baxuagoekin erabiltzeaz gain, Linuxek berriztapen finkoak eta birusen aurrean kezka gabe ibili ahal izateko aukera eskaintzen ditu.

iPhone mobil berria ( telefono mobila eta mp3 aldi berean ) kaleratu baino 24 ordu geroago, Apple konpainiak AEB-en auzitegira deituta dagoela jakin du. Sare taldeen sortzaileak, Cisco System-ek, demanda bat ezarri du Steve Jobs-en konpainiaren kontra. Ciscoren ustez, 2000 tik aurrera bere marka izan den izena, iPhone alegia, baimenik erabil dute.

Bi enpresen bazekiten hau gertatuko zela. Ciscoren esanetan, Apple-k akordio bat sinatu behar zuen erabiliko zuen markaren inguruan. Baina azkenean ez du egin eta demanda " burugabekeriatzat" jo du Apple-k. Horretarako hauxe argudiatu du: " iPhone marka erabiltzen duten beste konpainia batzuk daude" . Konpainia hauek ahotsarekin erlazionatuta dauden produktuenak dira ( VoIP ). Albistearen ostean Apple-en akzioak % 1,3 jeitsi ziren nahiz eta gero galerak hain handiak ez izan.

Internetzaleen zalantzentzako euskara hutsezko webgunea dugu Galdetu.com. Bertan galdetu zein erantzun egin daiteke. Gai ezberdinak jorratzen dira bertan (Informatika, euskara, politika...). "galdetu - erantzun - ikasi" lelopean ari da webgunea lanean.

Robot gehienak gure munduko zati txiki batera eta egoera zehatz batera daude egokituak. Robot batek mina hartzen badu edo bere ingurua bat batean aldatzen bada, agian ez da moldatuko. Ikertzaile batzuek “lesio” batetara moldatu daiteken robot bat asmatu dute. Hasieran bakarrik ibiltzen ikasten du eta gero, minduta dagoenean, herrenka ibiltzen ikasten du.

Nahiz eta lau hanketako robot sinple bat izan, ikertzaileek diote azpiko algotirtmoa beste robot konplexuagoak sortzeko baliogarria dela.Hauek zalantzazko egoerei aurre egiteko gai izango dira, (espazioa miatu) eta gizakien eta animalien lokomozio-aparatuaren funtzionamenduan sakontzeko balioko dute.

Robotari argibide zehatz batzuk eman ordez, ikertzaileek bere izaera propioa ezagutzeko eta autokontrolatzen ikasteko aukera eman zioten, haurtxoak eta animalien kumeek egiten duten moduan; beraien gozputzak ezagutuz eta beraiekin esperimentatuz.
no image
Orain posible izango da uneoro gure inguruko albisteak euskaraz jasotzea, "Hitza" egunkariek RSS jarioa ipini baitute interneten. Gainera, guri ahalik eta ongien egokitzeko asmoz, gure inguruko albisteak soilik aukeratzeko abagunea eskaintzen digute. Esate baterako, Donostia inguruan argitaratzen den "Irutxuloko Hitza"-k auzoz auzoko albisteak aukeratzen uzten digu, guk nahi dugun auzoko berriak jasotzeko. Honi buruzko informazio sakonagoa jasotzeko euskalerria.org atarian sartzea baino ez daukazue. Bertan, besteak beste, zuzeneko lotura izango duzue zuen inguruko "Hitza"-rekin.

*Oharra: informazioa euskalerria.org-i esker lortu dut.

Beñat Gaztelumendi Arandia
Otsailean hasiko dira Sweeney Todd pelikularen filmaketa lanak. Tim Burtonen proiektu berria Broadway-ko musikal baten bertsio zinematografikoa da. Historio makabroa du Burtonek eskuartean, izan ere, bizargile hiltzaile baten istorioa kontatuko digu Burbank-eko zinemagileak. Kamararen aurrean Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman eta Anthony Stewart Head ikusiko ditugu.


Argazkia imdb webguneari esker.

"Hamaika Bertute" ekimena bertsolari gazteek plaza gehiago lortzeko asmoz sortu zen. Gaur egun gehienetan Euskal Herriko Txapelketan punta-puntan ibiltzen diren bertsolariak oso ezagun egin badira ere, badira beste bertsolari batzuk saioetan gutxieneko maila bat eman dezaketela uste dutenak, baina hori erakusteko aukerak falta zaizkienak. Horregatik, honako ekimen hau sortzea otu zitzaien orain dela zenbait hilabete. Ordutik hona hainbat bilera egin ondoren, bihar izango da aurkezpena Donostiako Bilintx Megadendan, goizeko hamarretatik aurrera. Eta, ordura arte itxaron ezin dutenek jadanik ikusgai daukate ekimenaren web orria. Bertan informazio ugari eskaintzen dute, hala nola zein bertsolarik parte hartzen duten "Hamaika Bertute"n, zer eskatzen duten... Horrez gain, Sustatu-k ere badakar biharko aurkezpenaren berri, eta baita ekimenari buruzko xehetasun gehiago ere.

Beñat Gaztelumendi Arandia
Nireblog.com orain dela lau hilabete sortutako gunea dugu. Zerbitzu honek blogak euskaraz eta dohan sortzeko aukera ematen du. Honi esker hainbat gauza eskaintzen ditu, horien artean aipagarrien: pertsona ezberdinek blogean idatzi ahal izatea, Tag sistema, berezko URL-a duten blogak, Trackbackak, inportazio sistema blogger...
Gainera, barruan taldeak edo komunitateak sor daitezke, bakoitza bere orrialdearekin. Bertan dago ikusgai azken blogen zerrenda eta Jario (RSS) bat eguneratua izateko.
Nireblog, euskaraz ez ezik, gazteleraz, portugesez, arabiarrez, ingelesez, errusieraz, galegoz eta katalanez aurki daiteke eta laister mandarin txinatarrez izatea espero dute.

Logoa nireblob.com webguneari esker bereganatua.
Elhuyar Fundazioak Mah Jongg motako ordenagailurako joko bat prestatu du: Letrak Jokagai. Jongg motako jokoak oso ezagunak dira mundu osoan eta honako hau euskaraz plazaratu den era honetako lehendabiziko jokoa dugu.
Letrak Jokagai izena du Elhuyar Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzari esker kaleratu berri duen jokoak. Hiru joko ditu, eta, hiruretan, helburua da pantailan agertzen diren fitxak kentzea: bi joko irudi-bikoteak egitekoak dira eta hirugarrena hitzak osatzekoa.
Jongg motako jokoek jatorri txinatarra dute. Dirudienez, orain dela milaka urte Txinako igarleek erabiltzen zuten orakulu batean oinarritzen dira hainbat mahai-joko, besteak beste, partxisa, antzara-jokoa eta Jongg jokoa.
Informazioa erabili.com-etik geureganatua.

Nola zitekeen Appleen mugikor berriak iPhone izena eramatea, marka hau Linksys-en jabetza baldin bada? Bi erantzun posible imagina daitezke: Applek markaren eskubideak eskuratu zituen, edo baimenik gabe hartu zuen. Jada badakigu erantzuan: bigarrena. Izan ere, Cisco Systems-ek, Linksys-en jatorrizko enpresak, Appleen aurka demanda bat jarri du.

Internauten kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita amaraunean ibiltzeko euskara erabiltzen dutenen kopuruak ere: 166.100 lagunek nabigatzen dute euskaraz. EUSTATek plazaratu berri dituen datuen arabera, EAEn gero eta gehiago dira internet erabiltzen dutenak, 755.100 lagun guztira. 2006ko bigarren hiruhilekoan % 9,2 gehitu da erabiltzaileen kopuru hori.

Amaraunean euskaraz dabiltzanen kopurua ere igo egin da EAEn 2006ko bigarren hiruhilekoan. Igoera % 2koa izan da, hain zuzen ere, 2005eko azken hiru hilabeteetako datuekin alderatuz gero. Interneten nabigatzeko EAEn euskara erabiltzen dutenak 166.100 lagun lirateke, EUSTATen datuen arabera. Iazko azken hiruhilekoan baino 27.600 gehiago, eta 2005eko bigarren hiruhilekoan baino 23.500 gehiago.

Beraz, EAEn geroz eta gehiago erabiltzen dugu Internet, eta euskara apurka-apurka bere lekua hartzen ari da erabiltzaileen hizkuntz-aukera gisa.

Gabriel de Castilla Antartikako irla batean dagoen basea da. Azken aldian Nazioarteko Estazio Espazialarekin bideokonexioak finkatzeko moduen bila zebiltzan, eta beren xedea bete berri dute. Miguel López Alegría astronautarekin mintzatu ziren Antartikako basekoak, 35 minutuz.

Albistea bere osotasunean, hemen.
Gabriel Castilla basearen izaeraren inguruko datuak, hemen.

Argazkiak, webantartidari esker.
Orain dela zortzi urte, EIZIE-ko, Euskal Itzultzaileen Elkarteko, lehendakaria zen Lurdes Auzmendik hasiera eman zion ekimen honi. Dagoeneko, zerrenda honen bidez, 600 pertsona baino gehiago daude elkar komunikatuta. Izan ere itzul posta zerrendak eskaintzen diguna foroa da, honen bidez, euskal itzultzaileek eta zalantzak eduki ditzakeen edonork, elkarlanean ari daitezen, batzuek besteei dauzkaten galderak argitzen. Gainera, kideen artean 400 itzultzaile profesional daude, zerrenda honetan ematen diren erantzunei profesionaltasuna eskeiniz. Normalean, egunero, 15/20 mezu jasotzen dituzte,hala ere, ez da bat ere ez erantzunik gabe geratzen. Itzul-en kide egin nahi izanez gero, link honetan klikatzea besterik ez duzue, eta bertako formularioa bete. Orainarte jasotako galderak eta hauei eskeini zaien erantzunak ikustea ere posiblea da, hemen klikatuz, baita zerbitzu honi buruzko argibide gehiago.
"South China Morning Post"ek gaur goizean informatu duen moduan, orrialde berri bat sortu dute Asian. Webgune honen helburua erregimen autoritarioek ezarritako mugen eta zentsuraren kontra egitea da eta Wikileaks du izena. Gobernuek ezarritako segurtasun neurriak gainditzeko, hainbat aditu aritu dira elkarlanean, ingenieroak, informatikoak, kazetariak... eta baita Estatu Batuetako inteligentzia sisteman aritutako bat ere. Ekintza honekin, gobernuen errepresioa salatu nahi dute eta adierazpen askatasunaren alde egin. Hasiera bikaina izan da, izan ere, dagoeneko, milioi bat dokumentu baino gehiago jaso dituzte bertan kokatzeko, munduko leku guztietako anonimoek bidalita. Anonimotasuna kontuan izan beharreko eta garrantzitsua den terminoa da proiektu honetan, indarrean dagoen agintearen aurka baitoa. Horregatik, bertan idatziko dituztenen izenak anonimotasunean mantentzeko neurriak hartu dira. Guztiz ezberdina izan arren, jendearen parte hartze hau kontuan hartuz, asko dira ideia hau Wikipedia-rekin lotu izan dutenak, izan ere, biek bultzatzen dute pertsona ezberdinen elkarheziketa eta komunikazioa. Aipatzekoa da aipatutako webgunea zentsuratua izan dela sarritan Asiako zenbait eskualdetan.
no image
Joseba Sarrionandiak ETAk 1998an aldarrikatu zuen su-etenaren garaian idatzitako testu bat irakurgai dago Mikel Iturriaren blogean. Berez ez litzateke albistea izango idazle honen lan bat interneten ikusgai egotea, baina honako honek badu berezitasunik. Kontua da bere garaian Euskaldunon Egunkariak kaleratu zuela idatzi hau, eta, beraz, egunkari hau itxi ondoren jada ez zegoen irakurtzeko aukerarik.

Gaur egun ere badu bere interesa, egun hauetan hainbeste buelta ematen zaizkien kontzeptu batzuei buruz hausnartzen baitu idazleak. Irakurri nahi duenak, hemen sakatzea baino ez dauka.

Beñat Gaztelumendi Arandia
no image
Dakizuen bezala Gates fundazioak ehundaka milloi banatzen ditu hainbat erakunderen artean, kausa ezberdinen aurka borroka egiteko baina dirudienez, aldi berean borroka horiek sortzen dituzten beste zenbait ekimenetan ere inbertitzen du beraz, bere borondate ona zalantzan geratu da orain. Hemen dituzue datuak eta albistea bere osotasunean
Sartu Borobila.com sortu berri den gunean eta webgune propio bat sortzeko eta domeinu izen bat edukitzeko behar den zerbitzua izango duzu. Ecostat informatic da gunearen sortzailea eta Aitor Ortuondo zerbitzuaren arduraduna. Arduradunak argi utzi du bere lanaren helburua: euskaraz bizi eta webguneak euskaraz sortzeko kalitatezko hosting erraz bat eskaintzea. Orrialdeak berak norbere webgunea mantentzeko beharrezko tresna eta ezaugarri guztiak eskaintzen ditu.
Horrez gain blog bat ere sortu dute, bertan, borobilan gertatzen den guztiaren berri emanez beste hainbat informazio baliagarriren artean. Aipatzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso duela.

Oharra: webgunearen logoa borobila.com guneari esker lortua

Teknologia berri batek, informazioa begien aurrean izateko aukera eskeintzen du. Ordenagailu mugikor baten antzeko aparailu bat da pantaila txiki bat duelarik. Duela urte asko dabilela gai hau teknologo gustien ahotan, gerrira eusten den portatila, buruan ajustatzen den ordenagailua ahotsaren laguntzarekin aktibatzen dena eta begien altueran pantaila txiki bat duena. Baina orain arte ez da inunen frogatu. Microvision empresak atera du aparailu hau, janzteko ordenagailu mugikorra bezela ezagutua dena empresa honen langileen artean. Ordenagailu txiki hau automobilen lanbidean aritzen diren tekniko eta mekanikoentzat pentsatua dago, eta sektore honetan lan egiten dutenen artean lehenengoak frogatzen Honda eta Volvo empresan izan dira. Izena jarri diote dagoeneko aparailu honi, Nomad Expert Technician System da eta 4 milioi dolar kostatzen du.
no image
"20 minutos" doako egunkariak gaurko edizioaren bostgarren orrialdean Barajasko atentatuaren inguruko albiste bat dakar."La nueva camada de ETA, chapuzas del atentado" izenburupean idazten du albistea. Ustez egunkariek objektibitatea bilatzen dute informatzerakoan. Hala ere testu hau irakurri ostean iritzi hori kolokan geratzen dela esan daiteke.

Albistea honako helbide honetan irakur dezakezue:

http://www.20minutos.es/data/edicionimpresa/bilbao/07/01/BILB_11_01_07.pdf

Irakasgai honek bultzatuta bat baino gehiago hasi da azken hilabeteotan Firefox erabiltzen. Horretarako arrazoiak ez dira gutxi, eta Joxe Aranzabal Mondragon Unibertsitateko irakasleak Firefox erabiltzaile batzuen testigantzak bildu ditu bere blogean. Oraindik Internet Explorer erabiltzen duzuenok... ez dakizue zer galtzen duzuen. Jakingo bazenute, ez zenukete denborarik galduko eta.

Irudia Tuxteneo.COM guneari esker gureganatua.
no image
Internet, Adsl, Vdsl-aren amorratua bazara, oso kontutan hartzeko helbidea

www.adslzone.net

Egunero berri bat edo bi idazten dute.
Zure ADSL, ADSL+2 ren abiadura neurtu daiteke. Zure etxetik telefono zentralera dagoen distantzia estimatu daiteke (ez da oso zehatza ...baina tira).
Router askoren tutorialak daude, hauen portuak irekitzeko adibidez.
no image
Ostiral honetan estreinatzen da zinemetan Rocky Balboa, Rocky sagaren seigarren atala. Silvester Stallone da filmearen zuzendaria berriro ere, eta baita, noski, pertsonaia nagusia.

Oraingo pelikulan, Rocky, gizon bakarti eta erretiratua, ringetara bueltatzen saiatzen da tokiko borroketan parte hartuz, soilik forman mantentzeko. Hala ere, pisu pisutsuen txapeldun den Mason "The Line" Dixonen aurka borrokatzera doanean, Rockyren itzulera apala prentsaren erdigune bihurtzen da.

Mota guztietako iritziak daude filme honen inguruan, bai onak eta bai oso txarrak. Hala ere, ikustekoa izango da Stalloneren interpretazioa, izan ere jada 60 urte ere baditu...

no image
Ostiral honetan, urtarrilak 12, hemen El truco final izenez aurkeztu zaigun The Prestige pelikula estreinatuko da zinemetan.

Alfred (Christian Bale) eta Robert (Hugh Jackman) XX. mende hasierako Londreseko bi mago dira, eta euren artean lehiatzen dira, magian onenak izateko. Alfredek inoiz ikusi den magia truko onena egitean, Roberten obsesio bakarra bere sekretua zein den jakitea izango da.

El periodico de Catalunyak argitaratu duenaren arabera, 26 eta 35 urte bitarteko emakumeak, bikotea dutenak eta probintzietako hiriburuetan bizi direnak gehiengoa osatzen dute bidaiak eta aisialdirako produktuak kontsumitzerako orduan interneten bidez. Albiste honek dioenez, eta atrapalo.com en webak egin duen ikerkuntzak erakutzi duenaren arabera, emakumeak %53a dira eta gizonezkoak %47a. Datu hau oso deigarria da Espainiar estatuan internauten gehiengoa gizonezkoak direlako.
Gehien kontsumitzen diren produktuak hotelak, ikuskizunak, eta hegazkinak dira.


Atzo Bilboko Tas-Tas Irratian ‘Mar de Fuegitos’ saioa 7 urte bete zituen. Saioak gizarte mugimenduen lana aztertzen du. Gorka Andrak kazetaria saioaren sortzailea eta gidatzailea. Saioa Radio Euskadin hasi zen, baina 2004 urtearen amaieran arazoak izan zituen zuzendariarekin saioak jorratzen zituen hainbat gaiekin ados ez zegoelako. Hurrengo urtean Tas-Tas irrati librera eraman zuten saioa eta Gorka Andraken arabera baliabide eta entzule kopuru gutxiago izan arren askatasun osoz lan egiten duela adierazi zuen. Saioa asteartero egiten da gaueko 9etan.

Atzoko programan, EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak eta 47 herrialdetako 3.000 bat gonbidatuk Chiapasen egin berri dituzten elkartasun topaketen berri emango dute saioan. Beste aldetik interesgarriena Javier de la Herran Euskal Herriko laguntzailearen elkarrizketa izan zen. Berak herrialde polit honen berri eman zigun.
Chiapas da herritar indigenarik daukan Mexikoko bigarren estatua, Oaxacaren atzetik. Chiapaseko %67 herritar indigenak dira, jatorri kultural desberdinetakoak baina gizarte egoera berarekin; leku menditsuetan bizi dira. Chiapasen egoera munduko albisteetan agertu zen 1994an, zapatisten altxamendua gertatu zenean. Ordutik hona, Mexikoko estatu hori militarizatuta eta intentsitate gutxiko gerra batean dago. Bitartean herriaren egoera larritzen da urtero eta gabeziak eguneroko kontuak dira (hezkuntzan, osasunean, elikagaietan)Gaur saioa errepikatuko dute Tas-Tas irratian, Iruñeko Eguzki Irratian eta Lekeitioko Arrakalan jarriko dute.

'Florido Pensil' antzezlana unibertsitatera etorriko da Urtarrilaren 14ean eguerdiko 12etan . Antzezlana Leioako Areto nagusian izango da, unibertsitatean antolatu diren beste kultur ekintzak bezala.
Urrian Todos Nacemos Vascos antzezlan famatua aurkeztu zen areto honetan eta bertan egon ginenak gustura ikusi genuen antzezpena. Egia da kultur ekintzak antolatzen dituen ekitaldi gehienak kalitate handikoak direla. Azaroaren 14ean Chejov idazlearen antzezlan oso oso ona, ikusteko aukera izan genuen ere.
Florido Pensil, frankismoan hezitako koadrila gazte baten abenturak narratzen ditu. Istorioa frankismoaren estola katolikoa parodiatzen du. Umeak hezkuntza zentzugabekoa eta ilogikoa jaso zutela antzemango dugu. Uste dut garai ezin hobean bueltatu duela antzezlan hau, gure memoria historikoa birpasatu dezagun, zeren horrelako pentsamendua ezberdintasunak ezabatzen ditu, giroa haserretzen du eta hildakoa zirudien ultraeskuindar ideologia azaltzen usten duelako
Antzezlan hau benetan gomendatzen dizuet, nik Donostiako Antzerki Zaharrean ikusi nuen eta 22 euro ordaindu izan behar nituen, orain unibertsitatean dohainik daukagu, aprobetxatu!

argazkia TanTTakaren webgunetik hartuta http://www.jpproducciones.com/tanttaka/florido/florido.htm
Erromako inperioa gure pantailetan izateko aukera daukagu.Imperium Civitas izeneko bideojokoa jada eskuragarri daukagu.Ez da bideojoko arrunta, estrategia jokoa ere bada. Joku honen bitartez, erabiltzaileak Erromako inperioa sortu behar du; bertako gobernadore bailitzan moduan.
Lehendabizi zibilizazioa sortu beharra dago; baina ez da nahikoa izango eraikuntza lanetan aritzea; biztanleen nahiak eta desirak kontutan hartu beharko ditu.Lan guztia era egoki batean egin ezkero, herritarren aprobazioa jasoko da; bestela zibilizazio osoa betiko desagertuko da.
Estrategia eta abilezia jokoa izanik, ejerzito eta tropen kontrola izan beharko da; ondo pentsatu beharko dira erabili beharreko mugimenduak; bestela armadaren porrota izango da.Egoera honek inperioa besteengandik konkistatua izatea ekarriko du.
Adituek esan dutenaren arabera, mota honetako jokoekin, haurrek asko ikasten dute.Hori dela eta, Madrileko institutu batean; testu liburuekin batera bideojoko hau landuko dute proba modura. Agian horrela ikasleek interes handiagoa ipiniko lukete historiako atal honetaz.

argazkia orri honetatik hartuta.
GPS-a orainarte, aparteko berrikuntza izan da pertsona askorentzat. Baina ez dezagun pentsa guztia positiboa denik. Mapfre fundazioak egindako ikerketa batek, horrela islatzen du behintzat.GPS-kontrolatu, mugikorrarekin hitzegitea bezain arriskutsua izanen da.
Adierazi dutenaren arabera, gidariak ez du %100ean arreta mantentzen eta ondorioz istripuak sortu daitezke.Badirudi, arazoa, GPS-ak ahozko seinaleakn ematean sortzen dela. Ezustean hitzegiten du eta gidariak ezustekoak har ditzake.Hala nola, era bortitzean geratu, edo bapatean abiadura geratu...
Mapfrek adierazi duenaren arabera, errepidean sortzen diren istripu guztien %40a, arreta faltagatik izaten dira.
Asmakizun hau ikaragarria zela ematen bazuen ere, badirudi jada hainbat arazoren sortzaile izan dela.
Gogoratu; gidatzerakoan, adi errepideari!

argazkia gps-fakta.no orritik gureganatua

"Noticias de una guerra" dokumentalean artxiboko irudiez, espainiar zein atzerriko artxiboetatik berreskuratuak, eta aktoreen bidez berreraikitako irudiez baliatu da Eterio Ortega zuzendaria ostiral hontan estreinatuko den filme hau egiteko.

Elias Querejetak ekoizten duen filmea ikusgai egon da bai Donostiako Zinemaldian eta baita Valladolidekoan ere. Ikusteko aukera izan dutenen hitzetan, gidari bezala musika eta garaiko diskurtsoak besterik ez darabiltzan filmea karga emozional handikoa dugu, guk ez hainbeste (zorionez), baina oro har gertutik bizitutako istorioa baita.