
"South China Morning Post"ek gaur goizean informatu duen moduan, orrialde berri bat sortu dute Asian. Webgune honen helburua erregimen autoritarioek ezarritako mugen eta zentsuraren kontra egitea da eta
Wikileaks du izena. Gobernuek ezarritako segurtasun neurriak gainditzeko, hainbat aditu aritu dira elkarlanean, ingenieroak, informatikoak, kazetariak... eta baita Estatu Batuetako inteligentzia sisteman aritutako bat ere. Ekintza honekin, gobernuen errepresioa salatu nahi dute eta adierazpen askatasunaren alde egin. Hasiera bikaina izan da, izan ere, dagoeneko, milioi bat dokumentu baino gehiago jaso dituzte bertan kokatzeko, munduko leku guztietako anonimoek bidalita. Anonimotasuna kontuan izan beharreko eta garrantzitsua den terminoa da proiektu honetan, indarrean dagoen agintearen aurka baitoa. Horregatik, bertan idatziko dituztenen izenak anonimotasunean mantentzeko neurriak hartu dira. Guztiz ezberdina izan arren, jendearen parte hartze hau kontuan hartuz, asko dira ideia hau
Wikipedia-rekin lotu izan dutenak, izan ere, biek bultzatzen dute pertsona ezberdinen elkarheziketa eta komunikazioa. Aipatzekoa da aipatutako webgunea zentsuratua izan dela sarritan
Asiako zenbait eskualdetan.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina