etengabe.blogsome.com
Alberdaniak, Irungo argitaletxeak, Durangoko azokan aurkeztu egin zigun Euskal Herriko historian murgiltzen den azken liburu biografikoa.
Izenburuz “Gudaris y rehenes de Franco” daukan liburu hau gerra zibilaren garaian zentratzen da eta argi eta sakonki azaltzen digu garaiko borroka euskal ejerzituaren eta ejerzitu frankistaren artekoa.
Biografia hau, Manolo Mendizabal Mendiola izeneko eusko gudariak kartzelan egon zen bitartean, gerra garaian eta gerra ondoren idatzitako eguneroko batetik dator.
Honela, 2006ean argitaratutako liburu honek, euskal gudarien borroka aurkezten digu, haien bizipen, sentimendu eta momentu gogorrak islatuz.
Euskal historian hainbesteko garrantzia izan duten hiru gudariren bizitzan sakontzen du liburu honek. Gudari hauek: Jose Manuel (Mañul) Mendizabal Mendiola nori duela gutxi ETBn dokumental bat egin zaion, Jose Luis Lasa eta Fernando Agirre dira.

argazkia:
www.eduardo-chillida.com
Amaia Rascon



Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina