Kanaldude telebista duela hiru hilabete abian jarri zen.Telebista egiteko eta begiratzeko manera berria izan nahi du .Telebista honek bi ardatz nagusiren inguruan antolatzen ditu bere programak: lotura sozialaren garapena alde batetik eta hizkuntza eta lurraldearen garapena bestetik.Horrela, telebistak, galdu den herriko plazaren funkzioa bete dezake. Aurten Donibane Garráis eta Baigorriko kantonamenduaz gain Oztibarre Amikuzeko kantonamenduetara zabalduko du transmisio hertziarrean. Telbista honen alde onena urrengoa da; bere emisioa mundura zabaltzen duela bere web-gunearen bidez. Bere web-gunean telebistapartehartzaileen informazio ugari auriki dezakegu ere.


Bere programazioa eklektikoa eta ludikoa da. KANALDUDE telebistak uztartu nahi ditu lurraldeko aktore guziak eta hedatzeko ahalbideak, hauen guzien arteko koprodukzio dinamika bat sortuz.Telebista ostegunetik igande gauera emititzen da astero. Telebista honen egileak Aldudarrak Bideo Elkartearen sei profesionalak eta berrogeita hamar bat boluntariok dira. Gauzak horrela telebista honek herritarrei erabat irekita dago eta edukien eklektikotasuna eta forma herritarren galdeei erantzuten diete. Laguntzaile gehienak baxenafarrak izanik ere, ipar Euskal Herriko beste eskualdeetako jende zenbaitek ere parte hartzen du proiektuan, batez ere, ‘Banamag’ saioan. Ideiak, jakin-mina edo laguntzeko gogoa duen edozeini irekiak zaizkio elkarteko ateak.

Irudia Kanalduderi esker

Nerea Ganzarain

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: