2006ko urte bukaeran, Madrilgo Komunitateko Osasun Kontseilariak Interneteko webgune batetako lehiaketa bat salatu eta ondoren, debekatu egin zuen. Pisua galtzeko lehiaketa zen "La Gran Competencia Ana".Lehiaketa urtarrilaren 13 eta 27a bitartean burutzekoa zen. Puntuen sistemaren bitartez egitekoa zen eta pisu gehien galtzen zuenak irabaziko lukeen. Pisua galtzeko baina, ez zuten inolako mugarik zehazten, ahalik eta kaloria gutxien kontsumitzea zen kontua, horretarako ur asko edan, kirola egin eta pastilla edo bitaminak har zitzaketen partehartzaileek. Gainera, edonork parte har zitekeen, bai adin txikikoek, nerabeek edota anorexia, bulimia edo antzeko elikadura arazoak dituztenek ere. Elikadura arazoak nolabait bultzatzen zituelakoan, webgunea debekatu zuten, baina, tamalez, foro ezberdinetan antzekoak badaude oraindik.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina