
Orain dela zortzi urte,
EIZIE-ko, Euskal Itzultzaileen Elkarteko, lehendakaria zen Lurdes Auzmendik hasiera eman zion ekimen honi. Dagoeneko, zerrenda honen bidez, 600 pertsona baino gehiago daude elkar komunikatuta. Izan ere itzul posta zerrendak eskaintzen diguna foroa da, honen bidez, euskal itzultzaileek eta zalantzak eduki ditzakeen edonork, elkarlanean ari daitezen, batzuek besteei dauzkaten galderak argitzen. Gainera, kideen artean 400 itzultzaile profesional daude, zerrenda honetan ematen diren erantzunei profesionaltasuna eskeiniz. Normalean, egunero, 15/20 mezu jasotzen dituzte,hala ere, ez da bat ere ez erantzunik gabe geratzen. Itzul-en kide egin nahi izanez gero,
link honetan klikatzea besterik ez duzue, eta bertako formularioa bete. Orainarte jasotako galderak eta hauei eskeini zaien erantzunak ikustea ere posiblea da,
hemen klikatuz, baita zerbitzu honi buruzko argibide gehiago.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina