
Sakelako telefonoa erabiliz jolasean ibiltzea maite dutenek aukera berri bat izango dute aurrerantzean, sakelakoentzat pentsatutako euskarazko bigarren bideojokoa plazaratu baitu Animatu enpresak: Lorategia.
Lorategia joko didaktikoa da, berria, euskaraz, eta sakelako telefonoentzat. Jokoa euskara ikasteko eta erabiltzeko tresna da, teknologia berrien eremuan eta horren hedatua dauden sakelako telefonoen esparruan. Esparru horretan euskaraz atera den bigarren jokoa izateaz gain, beste berrikuntzarik ere badu produktu honek. Izan ere, Lorategia dohainik banatuko da. Telefonoaren erabiltzaileak datuen trafikoak eragiten dituen kostuak soilik ordaindu beharko ditu (0,50 € baino gutxiago).

Lorategia jokoa didaktikoa da, zentzu ludiko nabarmenarekin. Jokalariak Miki tximua, jokoaren protagonista, lorategi handi batean zehar gidatu beharko du, eta bertan aurkituko dituen hainbat elementurekin elkarreragingo du.

Lorategia jokoa didaktikoa da, zentzu ludiko nabarmenarekin. Jokalariak Miki tximua, jokoaren protagonista, lorategi handi batean zehar gidatu beharko du, eta bertan aurkituko dituen hainbat elementurekin elkarreragingo du.
Elementu hauek Naturarekin zerikusi handia dute: zuhaitzak, landareak eta animaliak. Hauetako bakoitzak protagonistari hainbat informazio didaktikoa emango dio. Jokalariak gogoan izan beharko du informazio hau beranduago agertuko zaizkion galderei zuzen erantzun ahal izateko. Galdera hauei erantzun zuzenak ematean partaideak puntuak lortuko ditu.
Informazio gehiagorako erabili.com bisitatu.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina