Orain dela pare bat hilabete martxan jarritako proiektuak, azkenean ikusiko du argia. "Un portatil para cada niño" proiektua otsailean jarriko da martxan. Honekin, edozein herrialdetako haurrek ordangailua eskuratzeko ahalmen berdinak izan ditzaten nahi da.Batez ere, herrialde ez garatuetan jarriko da martxan priektua; hala nola Brasil Argentina, Uruguay, Libia, Nigeria, Pakistan eta Tailandia besteak beste.
Portatil honek soilik 100 dolar balioko ditu, eta 512MB eko memoria izango dute. Horretaz aparte, kargatzeko era berezia izango dute. Toki askotako elektrizitate falta dela eta, nahikoa izango da soka batetik tiratzea. Horrela eskusko energia iturria izango da erabili beharko den bakarra.
Kolore biziz egingo dira ordenagailu hauek eta Linux sistema operatiboaren bidez jardungo dute martxan.
Nicholas Negropontek eta Massachussets-ko institutuak bultzatutako proiektua dugu hau.Hasiera batean, 2B1 izenarekin ezagutzen baziren ere, aldatzea erabaki eta azkenik XO moduan merkaturatuko dira.
Proiektu honekin, gizartean dagoen desberdintasunarekin bukatu nahi da. Hala izatea espero dugu.

argazkia 20 minutos webgunetik hartuta.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: