Publizitate kanpainen parte ziren blogak aurkitu berri dituzte, splogs izenez ezagutzen direnak. Markaren arduradunek pertsona anonimoak bailira idazten zuten hauetan, bakoitzak bere produktuaren ezaugarriak azpimarratuz eta hauei buruzko iritzi ezin hobea emanez. Gehien entzun diren adibideak, Sony eta Walt Mart denda katearenak izan dira. Lehenengoarenak, "All I want for Christmas is a PSP" zuen izentzat eta PSP berria iragartzen zuen, Charlie izena erabiliz. Bigarrenaren protagonistak bikote estatubatuar bat ziren. Estatu Batuetan zehar egindako bidairen narrazioaren barruan aipatutako dendak goraipatzen zituzten.
Argi dago, blogak gure bizitzetan jada sartuak daudela eta beraz, gugan gero eta eragin handiagoa daukatela. Horregatik ez da harritzekoa Intervida fundazioak ere hauetaz baliatu nahi izana. Bere orrialdetik eta harpidunei bidalitako mezuetan, bakoitzak bere blogetan antolatutako hirugarren Maraton line-ari buruz informatzea eskatzen da, dohain ateratzen den publizitate ezinhobea eskeintzen baitute hauek.

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina