
Samsung-ek informatika mundurako pila berri bat asmatu du. Erregaitzat metanol erabiltzen duen bateria honek hilabeterako iraupena emango dio erabiltzailearen ordenagailuari. DMFC (Direct Methanol Fuel Cell) bezala ere ezaguna da eta orduko 1.200 watio eskaintzeko gaitasuna du hilabete oso batean zehar. Aipatu, Samsung-en hilabete batek, bost egun astean eta bost ordu eguneko esan nahi duela.
Tamaina, portatil arrunt bateko bateria bat baino askoz handiagoa da. Pila bukatzen denean, berriro metanolez kargatzeko aukera dago.
Esan, sare elektrikoa erabiltzerik ez dagoen lekuetan oso erabilgarria suerta daitekeela sistema berri hau.
Metanolezko bateria hau oraindik probatan dagoen arren, 2007a bukatu baino lehen ekoizten hasiko direla adierazi du Samsung-ek.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina