argazkia: www.eitb.com


ETB2ko reality honek, "El conquistador del fin del mundo" k, jarraitzaile ugari izan ditu pasa diren bi saioetan. Gaur hasiko da lehiaketa honen hirugarren aldia, Argentinako hegoaldeko parajeetan grabatzen dena. Patagoniako Andeetako irudi ederrak beste realityetatik desberdintzen du lehiaketa hau.

Julian Iantzik aurkeztuko du berriz ere lehiaketa hau eta edizio berri honetan Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi izango dira kapitain, bakoitza talde batean.

Haien zuzendaritzapean, proba fisiko eta psikologiko gogorrak pasa behar izango dituzte, bitartean hotza eta gosea jasaten dutela.

Guztira, hamahiru lehiakide dira. Bertara bi nafar, zazpi bizkaitar eta hiru neska gipuzkoar iritsiko dira Castroko beste batekin. Guztiak dira gizon eta emakume osasuntsuak eta gehienak dira kirolean adituak Patagoniako zailtasunei aurre egin ahal izateko eta ikurrina itsasmuturreraino eramateko.



Amaia Rascon
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: