Pasa den urtarrilak 7an, Guantánamo kartzela ixteko protesta antolatu zen Parisen.
Amnesty Internazionalek deituta, 300 lagun elkartu ziren parisko kaleetan. Bertara joan zirenak haien aurkakotasuna erakutsi nahi izan zuten, ez bakarrik estatubatuarren espetxeari baizik eta bertan erabiltzen den tratu biolentoari.
Guantanamoko kartzela, ateak ireki zituen egunetik albiste izan da. Ugari izan dira publiko egin diren presoen kasuak eta presoekiko tratu txarrak ehundaka aldiz izan dira denuntziatuak.
Amnesty Inernazionalek, espetxe honek giza eskubideak urratzeaz gain mespretxuaren sinbolo dela salatu nahi izan zuten.
Cuban kokatutako kartzel honek, 5 urte beteko ditu datorren ostegunean. Afganistango presoak hartzeko zabaldu zen eta 765 preso jaso ditu guztira, gaur egun 420 preso dituelarik.
Esan beharra dago, Guantanamo hainbat espetxeren irudi publikoa dela, baina asko direla Guantanamoren antzerako kasuak.

argazkia:
www.po.org.ar
Amaia Rascon
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina