ETA banda armatuarekin loturak zituelakoan itxi zuten "Euskaldunon Egukaria" 2003an. Juan Del Olmo epailearen aginduz zarratu zuten "egunkaria" euskarazko egunkari bakarra. Gaur esan du fiskalak kasua artxibatu daitekeela. Ez dute egunkariaren aurkako frogarik aurkitu. Horren ondorioz, ETArekin lotura ei zuten "Egunkaria"ko langile gartzelaratuak askatu egin dituzte.




Argazkia Berriari esker gureganatua
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

3 comments:

Josu Mendicute erabiltzaileak esan du...

Hortaz... Euskaldunon Egunkaria berriro kioskoetan ikusi behar genuke, ez?

maite berriozabal erabiltzaileak esan du...

Joanak joan dira eta orain BERRIA dago "egunkariaren" ordezko. Daukaguna mantentzea da orain garrantzitsua. Gertatzen dena da ez zuela gertatu behar, ez zutela itxi behar baina... hain da justua herri honetako justizia!

Josu Mendicute erabiltzaileak esan du...

Egin dudan iruzkina egin dut askotan esan dugulako, gutxi gora behera, "nahi genuena nahi dugu, eta ez horren ordezkoarekin ibili beharra". Baina logikoa da behin Berria sortuta, mantentzea.

Nik ere uste dut ez zela gertatu zena gertatu behar izan. Gauza bat da inbestigazioak martxan jartzea eta beste bat, oso larria, zuzenean ixtea, ikerketa itxieraren ondoren egiteko utziz.

Espainiar justizia lotsagarri geratuko da kasu hau artxibatzen bada. Edozela, lotsa aspaldi galdua du.