
Otsoa Euskal Herrian dago berriz ere, artaldeak bizi diren mendigune berberetan. Baina berri ona izateaz urrun ganadu zale gehienek otsoen desagertzea nahiago lukete ganaduaren kontrako erasoak direla eta. Horretaz mintzatzeko, Felix Ajuria artzain eta EHNEko ordezkaria, Pablo Bazterra Gujuliko artzaina eta Iñigo Petri biologoa aurrez aurre jarriko dituzte Kalakan.
Bestalde, gabon egunak maitasun mezuaren igorleak izateaz gain senideen arteko harremanen gorabeherak erakusteko garai aproposak direla aztertuko da. Gai hau jarduteko ohiko kalakariak egongo dira; Eneko Atxa, Jose Andres Etxebarria, Koldo Goitia, Juan Kruz Lakasta, Itxaro Sorozabal, Markos Zapiain eta Amaia Zubiria.
Ondoren, Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariari gabonen inguruko elkarrizketa egingo dio honen jatetxean. Bukatzeko, legebiltzarkideek onartu berri duten beren soldataren igoeraz arituko dira. Iñigo Agirre kazetaria Parlamentuan izan da zuzenean legebiltzarkideekin hizketan.
Informazioa EITBren web gunetik eskuratua.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina