Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta ETBren bi kateez gain, Internet bidez ere jarraitu ahal izango da mezua.

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren urte bukaerako mezua eskeiniko du igandean -abenduaren 31- Euskal Irrati Telebistak. Emisio hau, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta ETBren bi kateetan eskeiniko da, eta www.itb24.com webgunean ere jarraitzeko aukera emango da.
Radio Euskadik eguerdiko hamabietan izan ohi den albistegiaren barnean eskeiniko du mezu hau; eta Euskadi Irratiak, aldiz, ordu bateko albistegi nagusian. Telebistari dagokionez, lehen katean "Gaur Egun" albistegiaren ondoren izango da, arratsaldeko ordu bi t´erdiak inguruan. Bigarren katean, aldiz, gaueko "Teleberri" albistegiaren ostean ikus-entzungai izango da, 21:30ak aldera.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Josu Mendicute erabiltzaileak esan du...

Seguru Erregearena baino interesgarriagoa dela.