Gure belaunaldikoei urrun samar geratzen bazaigu ere, ABBA musika talde suediarrak izugarrizko arrakasta izan zuen garai batean, eta oraindik ere, askok miresten dute taldearen musika, eta taldea bera. 1966an sortu zen talde honen lorpenak asko dira: Eurovision irabazi zuten (1974) eta The Beatlesek adina saldu zuten, esaterako. Mamma Mia eta Chiquitita dira beren abestirik ezagunenak, baina goian ipini dizuedan abestia zinez berezia da suediarrentzat; urte zahar guztietan telebistetako eta irratietako protagonista izaten baita. Urte berri on.

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina