Argi geratzen ari da auzipetuen arabera, epaiak eduki duen izaera politikoa. Egunkaria auzian auziperatutako zazpi kideek egokitzat jo zuten Miguel Angel Carballo fiskalak epaiketa artxibatu izana. Testuinguru honetan, Iñigo Iruin abokatuak, auzi honen nondik norakoak ikusirik, ezker-abertzalearen kontra irekita dauden gainontzeko auziak ere zarratu daitezelaeskatu zion Audientzia Nazionalari.

Abokatuak adierazpen hauek, Xabier Alegria, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torreladai, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendi auzipetuekin eta Jose Maria Elosua abokatuarekin egin zituen Andoainen eskainitako prentsaurreko batean.

Torrealdaik ETAren eta Egunkariaren artean harremanik ez dagoela dioen Auzitegi Nazionaleko fiskalaren idatzia babesten duen adierazpen bat irakurri zuen zazpi biktimen izenean. "Lehen aldia da, erakunde judizialak gure alde egiten dutena" eta orain arteko erabaki judizial denek, agerian usten dutela euskal gizartearen, euskal kulturaren eta euskararen aurka politikaren eta legediaren mundutik dagoen jazarpena, adierazi zuen Torrealdaik.

Prozesatuen arabera, erabakia 4 urte berandu dator, eta ondorio pertsonal eta merkatal konponezinak dakartza.
Epaituen helburua, atzera egitea da epaileek inoiz hasi behar ez zuten bide batetik.

Iruinen hitzetan, auzia aurrera eramateko erabili diren irizpideak, "logikarik eta arrazoiketarik gabekoak dira eta beraien egin dituzten dokumentuen erabilera, Guardia Zibilaren eta epaile nagusiaren aldetik, ilogikoa, arrazoi bakoa eta auzipetuen kontrakoa izan da".

*Berriatik hartutako irudia
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: