Bere kontsola berria sendotzeko asmoz, Nintendok Zelda: Twilight Princess jolas berria kaleratu du Wii-rentzat. Bi urte beranduago atera da Zeldaren joko hau, izan ere, arrakastarik lortu ez zuen Game Cube kontsolarentzako pentsatu zen lehenik.Batzuek Wii-k dituen jolasak sozialak baino ez direla kritikatu duten arren, Zeldak estereotipo honekin amaitzea lortuko duela dirudi. Aginteari aukera berriak atxiki zaizkio, baina hala ere ez da taldeka jokatzeko. Wii kontsolaren agintearen bi aldeak protagonistaren bi eskuak bilakatzen dira.
Jolasak berebiziko arrakasta lortuko du nonbait. Izan ere, Zeldak hogei urte daramatza bideo kontsolen munduan. 1998an kaleratutako Zelda: Ocarina of Time historiako jokorik hoberenen zerrendan dago katalogatuta.
Informazioa 20minutos egunkaritik eskuratua


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina