
Irratia dela askatasun gehien ematen duen hedabidea gauza jakina da. Izan ere, entzuleak ez dauka kazetariak behin esandakoa berriro entzuteko aukerarik (errepikatzen ez badu behintzat). Baina zer irudituko litzaizueke
irratsaio bat liburu batean biltzea? Horrelako zerbait egin du
Elkar argitaletxearen eskutik
Menane Oxandabaratzek. 1992 eta 1996 urte bitartean
irrati saioan
elkarrizketatutako berrehun ahots ezberdin batu ditu irratsaioko izenburu bera daukan liburuxkan. Egileak adierazi duenez,
"emankizun intimista bat egin nahi nuen, goxotasun bat eta hurbiltasun bat lortzeko". Elkarrizketa originalen transkribaketa fidela egin nahi izan dute, euskalkiak erabat errespetatuz, eta hori entzuleak eskertzen du.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina