
Abenduaren 28an aurkitzen garen bakoitzean bezala, inuzenteen eguna da gaurkoa. Hori dela eta, EITB berak ere hainbat iruzur asmatu ditu. Horietariko bat Nintendo eta Euskadiko Pilota Federazioaren arteko liskarrarena da.
Euskal katearen "berriak" dioenez, Federazioaren arabera, Eguberrietako oparirik preziatuena "pilotariek entrenamendu birtualak egiteko simulagailutik kopiatu dute". Gainera, "Japoniar hauek ez dakite noren kontra ari diren" esan omen du Irujok.
Kontuak horrela, EITBk dioenez Euskal Pilota Federazioak Nintendo enpresaren kontrako salaketa jarri omen du Munduko Merkataritza Auzitegian (Lausana, Suitza).
Gehiago: www.eitb.com/euskera 

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina