Aurtengo gabonetan BEC-ak gazteentzako parkea estreinatu du. Orain arte 14 urte baino txikiagoentzat zen urtero erakustazokan jartzen zen PIN famatua, baina aurten "Gazte Aldia" martxan jarri du Barakaldoko udalak. 15 eta 26 urte bitartekoentzat da eta abenduaren 21etik 31ran izango da.
Sarrera dohakoa da eta hauek dira hor dauden ekintzen adibideak: 60 ordenagailu ADSL konexioarekin, bideojokoak, simulatzaile teknologikoak, masaje eta relax besaulkiak... Kirolezko esparruan xakea, txirrindularitza, hockey, fitness,... Horretaz aparte tailerrak ere badira: dantza, graffitti, eskulanak... eta agian jende gehien erakartzen duena; kontzertuen area. 23an Nena Daconte izan zen eta 28an Pignoise izango da.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: