Sormena kazetaritzan jardunaldien barruan, Olatz Arrieta eta Xabier Madariaga izango ditugu gurekin datorren ostegun goizean gradu aretoan. Jardunaldi hauetan besteak beste Joan Mari Torrealdai eta Peio Zubiria izan ditugu ponente bezala eta amaitzeko geu bezala Leioako kanpusean ikasten aritutako bi kazetari entzuteko aukera izango dugu.

Olatz Arrieta New Yorkeko korrespontsala da bai telebistarako eta baita irratirako ere eta Madariaga berriz, Madriden da orain hainbat denboran Israel eta Palestinan egon ondoren. Hitzaldiak interesgarria dirudi, ziurrenik guri gertuago arrapatzen gaituzten gaietaz arituko baitira eta beste herrialde batean lanean aritzeak hainbat esperientzia interesgarri bizitzeko aukera ematen baitu.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Josu Mendicute erabiltzaileak esan du...

Aupa Maider,
Badakizu zein ordutan izango den ponentzia?
Eskerrik asko!