EITBren irratien audientziek gora egin dute

Audientziak neurtzeko enpresa den CIESek kaleraturiko ikerketaren txostenaren arabera, iazkoaren aldean goranzko joera erakusten dute EITBren irratiek. Datu hauek, beraz, duela gutxi EGMk -audientziak neurtzeko beste enpresa- kaleraturikoekin ados datoz.
CIES enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datuak neurtzen ditu. Jakinarazi duenez, 1.354.000 entzule eta ikustentzulek jarraitzen omen dituzte egunero EITBko komunikabideak.
Horrela, 433.000 lagun dira egunero EITBko irratiekin bat egiten dutenak; iazko 426.000 lagunen aldean. Irratiok astelehenetik ostiralera dituzten entzuleak berriz, 457.000 dira.
Telebistak ere, orainarteko emaitza onei eusten omen die: ETB1-ek 213.000 ikusentzule ditu eta ETB2-k 708.000. Guztira, 921.000 ikusentzule beraz.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: