Internet bidezko erosketen tranpak %50ean igo ziren 2006. urteko lehenengo lau hilabeteetan Panda Softwarekoen arabera.
Bost espainoletik batek transakzio mota hauek egiten ditu Red.es webgunearen datuen arabera. Beraz, aurrekoak jakina, aholku batzuk kontuan hartu behar dituguz gure banku datuekin jolastu ez dezaten.
Erosi aurretik
1. Helbide laburrak: Printzipioz ez zaitez helbide oso luzeez fidatu. Egiazta ezazu erosketak egingo dituzun webgunea saltzailearena berarena dela eta ez lotsagabe batena.
2.Ikertu: Sarean erreferentziak bilatu itzazu edo beste erabiltzaile batzuen iritziak begibistatu.
3. Linkak baztertu: Ez zaitez e-mailean jasotako erosketa orrialeetara sartu. Direkzioak beti eskuz tekleatu.
4. Segurtasuna duen helbidea: Egiaztatu helbidea segurua dela. https:// batez hasi behar da. Nabigatzailearen barra de estado delakoan giltzarrapo bat agertu behar da sarraturik.
5. Datuak egiaztatu: Giltzarrapoan bi clic eginez bisitatutako lekuaren datuak agertuko dira. Egiaztatu bat datorren edo ez.
6. Formularioak: Bidali datu pertsonal guztiak (izena, kontu korrontea...) formulario seguruen bitartez, sekula ez e-mailetik, antzeman edo detekta erreza baita.
7. Seguritasun aurreratua : Banku entitateek eskeintzen duten segurtasun bitartekariak erabili :on lineko erosketa txartelak, erosketa aseguroak...
8. Gaurkotu: Eguneratu seguritate partxeen bitartez instalatuta dituzun programak.
*Oharra: Argazkia 20.minutos.es-etik hartua izan da.
Informazio gehiago: Red.es eta Pandasoftware


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina