
Abertzaleen buru Arnaldo Otegi, Donostiako Hesperia hotelean ari da momentu honetan gaur goizean madrileko Barajas aireportuan ETAk burutu duen atentatuari buruz berba egiten.
Otegik, sosegua eskatu du, eta zaurituenganako elkartasuna erakutsi du. Desagertuta dagoen pertsona onik agertzea nahi duela ere azalduz.
Su-etenetik bederatzi hile pasatu diren honetan ez dela, besteak beste, alderdien arteko mahairik sortu, akordio politikorik ez dela egin, euskal preso politikoentzako keinurik ez direla egin eta De Juanaren egoera larriaren aurrean ez dela ezer egin gogora ekarri du eta horren ardura Madrileko Gobernuak duela berretsi du.
*Oharra: Argazkia CNN-tik.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina