2006.11
Orange, telekomunikazioen konpainia berria, merkatu espainiarrera sartu zenean, argi utzi zuen musika arloan ekintza bereziak antolatzeko asmoa zuela. Horren adibide da datorren astelehenean aurrera eramango duen ekimena. Izan ere, Amaral taldearen kontzertu akustiko esklusiboa emitituko du, zuzenean gainera. Kontzertua konpainiako 3G mugikorretan ikusi ahal izango da, eta baina enpresak dituen webgune ofizialean eta telebista katean.

Informazio gehiago Los40.com webgunean.
Argazkian
Googleko bilatzailean aurkituak.
no image
NASAk soinurik atera gabe hitz egitea ahalbidetzen duen sistema berri bat garatu du. Gure barnerako hitz egiten dugunean erabiltzen dugun "mintzaldi isilaren" bidez nerbio sistemara seinalak bidaltzen zaizkio, eztarrian jarritako sensore batzuei esker. Horrela errektronikoki deskodetzen da.
Gaurko Gara egunkarian irakurri ahal izan dugunez, EITBko Andoni Ortuzar (argazkian) zuzendariari argipenak eskatu dizkio Ezker Abertzaleak, azpi kontratazioekin daraman politika azaltzeko. Kontratu mota horiek egiten dituzten enpresa horietako asko, komunikabide publikoaren menpe daude gainera; eta horiei buruzko azalpenak eskatzen ditu batez ere talde abertzaleak. Izan ere, enpresa horiek berez egin beharko lituzketen kontratazio eta oferta publikoak ez baitituzte egiten.
Honi buruz Garan idatzitakoa irakurri nahi izan ezkero, hemen duzue.

Argazkia, El Paisetik hartua.
Lehengo egun batean teknologiaren etengabeko garapenaren inguruan informatikari lagun batekin hitzegiten nengoela gauza bitxia kontatu zidan. Nonbait estatubatuar aberatsenetarikoak, Bill Gatesek, orain dela gutxi egin dituen adierazpen batzutan arratoiaren bukaera gertu egon litekeela esan du. Bere esanetan orain arte izandako aldaketak hutsaren hurrengoa izango dira, datorkigunaren aldean, "datozen hamar urteotan aldaketak eta berrikuntzak orain artean baino azkarrago gertatuko baitira".

Batzuoi irudituko zaizue ez dela horrenbesteko aldaketa, izan ere, portatiletan ez dago arratoiaren beharrik, eta ados nago horretan. Baina niri atentzio gehien sortu didana da kurtsorea begiekin, edo ahotsaren edo eskuetako mugimenduekin mugitzea. Etorkizun hurruneko gauzak bezala imajinatzen ditut espaziuntzi itxurako autoak bezala edota teknologiaz kontrolatutako etxebizitzak bezala. Baina pixkanaka konszientziatzen noa, aldaketa horiek guk uste baino arinago hemen izango ditugula.
Ibarrak "Teknologiaren Alfabetazioaren II Nazioarteko Biltzarra: zulo teknologikoak gainditzen" inauguratu du. 900 biltzarkide baino gehiagok eta 62 adituk IKTren munduaz eztabaidatuko dute ostirala bitartez. Badajozeko herrian ematen ari den biltzar honen helburu nagusia "zulo digitala" deritzona ikertzea eta eztabaidatzea da.

Extremadurako presidente den Juan Carlos Rodríguez Ibarra saioaren inaugurazioaz arduratu zen. Bere aurkezpenean teknologiaren alorrean bertakoek eta etorkinek aurkezten dituzten desberdintazunez jardun zuen; hau da, mundu digitalean bizi direnen eta kultura analogiko batetik datorrenen artekoak. Autonomiaren presidentearem iritziz, iraultza digitala "giza-bilakaeran gertatu den garrantzitsuena da", honek, Interneten bidez, bukaera gabeko informazioaren eta ezagutza askearen aukera ematen baitu.

Guztira, 900 pertsona baino gehiagok eman dute izena biltzarrean. Gainera, medio birtualei esker 200 ikasle baino gehiagok jarraitzen du biltzarra, eta horietako 150 Tacna Unibertsitatekoak, Perukoak, dira.

Microsoften iritziz 2007. urteko bukaerarako 200 milioi erabiltzaile baino gehiago baliatuko dira bere produktu berrietakoren batez, Windows Vista sistema operatiboa, Office 2007 eta Exchange zerbitzaria barne. Enpresak igorritako komunikatuan, Microsofteko presidente exekutibo den Steve Ballmer-ek salmentan jarriko diren hiru produktu hauek "berritzaile" gisa definitu zituen.

Albistea yahoo.com-etik geureganatua.

Zientzia eta teknologiarekin lotutako 15000 argazki baino gehiago daude Innovaciónek sortutako webgune berrian. Benetan erabilgarria eta erabilterraza da Andaluzian sortu duten orrialde hau, eta dagoeneko aski anitza eta zabala baldin bada ere, astero eguneratzeko konpromisoa hartu dute. Webgunearen sorreraz informazio gehiago dago hemen. Bisitatu.

Argazkia, sciencepics.com i esker.

Final handia izan zen 2005eko abenduaren 18koa, eta halako egunak garunean iltzatzea eta norbere oroimenetik gaurkotzea bezalakorik ez badago ere, polita da oroitzapenak dokumentuekin erkatzea eta osatzea. Liburua edo KDak eskuratu nahi dituenak, Bizkaiko txapelketako azken kanporaketan, finalean, Durangoko Azokan edo hemen eskura ditzake, baita Lankuk kaleratu berri duen bertsolaritzaren mahai jokoa ere: Mainontzi, hain zuzen. Ez zarete damutuko.

Argazkia bertsozale.com i esker.
no image
Batzuek uste dutenaren kontra, gabonak ez dira abenduaren 24an hasten, eguberriak Freixeneteko anuntzioa emititzen dutenean hasten da.

Beste urte batez, burbuilarik famatuenak gure telebistetara bueltatu dira gabon jaiak ospatzeko. Ez dira bakarrik itzuli, aurten Gwyneth Paltrow aktoresak eta Ángel Corella dantzariak lagunduta etorri dira.

Media Planning enpresak ez du gastuetan erreparatu; spotaren merkaturatzeak ikusmin izugarria sortu du publizitate euskarri guztiak erabili direlarik.


*Oharra: Askok pentsakozue anuntzixo honeaz publizidadia nahi dodala ein baina ezta holan (zuzenketa komentarixorik idatzi ez daizuen esatendot gehixenbat eh); niri pertsonalmente, nire iritzixak ez badotzue inporta be, Freixenetekua originalidadiaitxik gusta etxenjat, txikitxatik ikusi dotelako baina honeaz batera gabonetako publizidadien gehixengua bebai.
Filmeek gero eta pisu gutxiago dute gure telebistetan.Askotan zaila suertatzen zaigu, filme on bat bertan ikustea. Pixkanaka gure gizartean telesailek, gero eta garrantzi handiagoa dute . Kateek eurengatik egiten dute apostu, filme bat emititu beharrean; asteko egun gehienetan telesail hauek ipintzen dizkigute.
Telebistan, oro har, sekulako saturazioa ematen ari da, alde guztietatik telesailak dauzkagu. Hala nola Hospital Central, El comisario, Los Serrano,CSI, Perdidos...besteak beste. (denak aipatu ezkero ez genuke bukatuko).
Zifrekin jolastuz,(El correo.com -en argitaratu denaren arabera) argi ikusten da jaitsiera honen nondik norakoa. Esaterako 2005.urtean,2004ean baino 676 filme gutxiago emititu zituzten telebista kateek.
Ikerketa baten arabera, filme gehien emititzen duen katea, Canal+ da(2433 filme), eta gutxien aldiz Antena3 eta Tele5(9 eta 12 filme hurrenez hurren).
Adituek planteatzen duten beste arazo bat,publizitatearea da. Hau da, filme gutxi emititzeaz aparte, ez dituzte sarritan iragartzen.
Guzti hau dela eta, ikusleok zailtasun asko izanen ditugu filme bat telebistan ikusi ahal izateko.

argazkia www.electrodomesticosenlinea.com etik gureganatua
no image

Gure gelakide Iñigo Paganok artikulo honetan aurreratu zigun bezalaxe, aurten ez dugu loteriako gizona ikusterik izango. Beste irudi bat izatekotan edo, zortzi urtetan zehar zorte onaren pertsonifikazioa izan den burusoila kendu eta spot berri bat kaleratu dute Espainiako Loteria eta apostukoek. Pertsonai honek, bildutako datuen arabera, nabariki ,%11an hain zuzen, loteriaren salmentak igo zituen.

Aurten, beraz, betiko txokolatezko turroiak edo gabonetako argiak izango ditugu, baina ez, gure telebistetan hamabi hilabetero agertzen zen gizasemea.

Loteriaren gizona ez ahazteko edo, Interneten muntai kurioso bati eman zaio sarrera. Aipatutakoa azkenengo urteetako gabonetako loteriaren kanpainen eszenak biltzen dituen remake bat da, baina Playmobileko panpinekin egina.

Bideoa Valentziako irakasle batek editatu zuen Auclick ezizenaren menpe eta pasadan urteko zozketaren aurretik playclicks.com webgunean jarria izan zen.

Hilabete batzuk geroago, autoreak berak Youtuben jarri zuen bideoa eta orduz gero, zozketa data hurbiltzen doan heinean, gailentasuna lortu du


Second life (SL). Beste egunean interneten nabigatzen, mundu birtual hau arkitu nuen. Mundu birtual hau Linden lab-ek sortu eta Philip Rosedalek eraiki du. Serbidore sare askotan antolatutako mundua da eta internet bidez jolasten da. Bertako biztanleok mundua sortzeko aukera dugu eta mundu birtualaren ekonomian parte hartu dezakegu.

Orain dela gutxi ezagutzen dut mundu birtual hau baina jada milloi bat biztanle daude. Edozer gauza egin daiteke. Diskoteka bat sortu dezakezu, edo zure etxea eraiki…

Hau guztia egiteko dirua, linden dolarra, behar da eta hau lortzeko hainbat aukera daude: lan egin, dirua eskatu…

Sartu zaitezte eta zuen ametsetako bizi modua aurrera eraman

www.secondlife.com

Second life (SL). Beste egunean interneten nabigatzen, mundu birtual hau arkitu nuen. Mundu birtual hau Linden lab-ek sortu eta Philip Rosedalek eraiki du. Serbidore sare askotan antolatutako mundua da eta internet bidez jolasten da. Bertako biztanleok mundua sortzeko aukera dugu eta mundu birtualaren ekonomian parte hartu dezakegu.

Orain dela gutxi ezagutzen dut mundu birtual hau baina jada milloi bat biztanle daude. Edozer gauza egin daiteke. Diskoteka bat sortu dezakezu, edo zure etxea eraiki…

Hau guztia egiteko dirua, linden dolarra, behar da eta hau lortzeko hainbat aukera daude: lan egin, dirua eskatu…

Sartu zaitezte eta zuen ametsetako bizi modua aurrera eraman

www.secondlife.com

Erakunde euskaldunari adierazpen faltsuak egin izana leporatzen dio.

Orangek Bilboko Merkatu Auzitegian salatu zuen Euskaltel, honen jarduera desegokia leporatuz. Hauen hitzetan, komunikabideetan eta SMS bidezko mezuetan egiak ez diren adierazpenak egin ditu J.A. Ardanzaren taldeak Orangeren aurka.

Euskalteli "jarrera horren jarduera galarazi" diezaioten nahi du erakunde ingelesak, eta horrez gain "adierazpenetan atzera eta epaiketaren gastuak bere egin ditzala" eta eragindako kalteengatik ordain saria eman diezaiotela eskatzen du Orangek.

Bezeroen inguruko lehia hasi denetik, legeak ezartzen dituen arauak ez errespetatu izana leporatu dio Orangek Euskalteli. Gainera, euskal erakundeak erakunde atzerritarrari egiazkoak ez omen diren hainbat ekintza leporatu dizkio.

Salaketa hau, Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak arazoaren inguruko erabakia atera eta hamalau egunetara plazaratu da. Batzordeak, enpresa biek ala biek bezeroaren erabaki askea bermatu eta errespetatu behar dutela adierazi zuen.
no image
Hirugarren aldiz DeutscheWellek Interneteko blog onenak izendatu ditu. Hamabost kategoria ezberdinetan, guztira 5500 blog ezberdinek parte hartu dute. Denen artean Sunlight Foundation aukeratu dute weblog onena, talde lanaren emaitza izatez gain, estatubatuarren gobernuan eta agintarien artean argitasun gehiago eskatuz lan handia egin dutelako, besteak beste.

Kategoria guztien artean hainbat hizkuntzetako weblogak aukeratu dituzte, eta gaztelerazkoa "la huella digital"i egokitu zaio. Nacho de las Fuentesen egitasmo honetan gaurkotasuna, kazetaritza eta blogosfera aztertzen dira. Epaimahiaren iritziz, "kalitatezko kazetaritzaren" adierazlea da; "blog independientea, ondo idatzia eta mas medien eta kazetaritzaren aldaketei begira moldatu dena".
no image
Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko da urtero bezela. 1949an ospatu zen jai hau lehenengo aldiz, Eusko Irakaskuntzaren eskutik. Erakunde honen helburu nagusia, euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da. Hala ere, erakunde honen ekimena izanda ere, egun hau Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak instituzionalizatu zuten. Zoritxarrez oraindik gure hizkuntza normalizatzeko asko falta denez, egun honetako ekitaldiak garrantzitsuak izan daitezke. Beraz, adi egon, hurrengo egunetan hainbat ekintza egongo baitira.

Barrapunto webguneak PC Advisor orrialdetik hartutakoaren arabera, Frantziako Biltzar Nagusikoek bertako asanbleistek software librearekin lan egin dezatela erabaki dute. Beraz, idazmahaietanko sistema eragilea Linuxen oinarrituta egongo da eta erabiliko diren erremintak askeak izango dira.

Ekimena frantziako lehenengo ministroaren sailburuarentzat Bernard Carayon batzarkideak burututako txosten baten ondorioz jaio da.
Diputatu asko aldeko izanik, informeak software libreak software pribatuak ez dituen askatasun eta gaitasun ezberdinak eskeintzen dituela baieztatzen du.
Espainiako legebiltzarrean, aldiz, ez da software librearen erabilpenik ikuskatzen nahiz eta Andaluziako bilkuran eta Extremaduran txertatuta egon.

*Oharra: Irudia Fresno webgunetik hartua.
20 minutos dohaineko egunkariaren edizio inprimatuan irakurri dudanez, Eusko Jaurlaritzak hilabete bateko epe laburrean 60 kate aterako ditu hartzekodunen lehiaketa baterako.

Lurreko telebista digitalaren estatu mailako planak 15 estuntza esleitu dizkio Euskadiri (bi Arabari, sei Bizkaiari eta zazpi Gipuzkoari) eta bakoitzak, tokian tokiko lau kateri edukiera emango diote; hau da, guztira 60ri.

Era askotako media hau, eskualde ezberdinetara egokitzen den eremu geografiko bati dagokio eta oro har euskaraz eginiko eta produkzio bereko nagusigoa izango dute.



*Oharra: Argazkia Eke webgunetik hartua.
no image
Guitar Hero II bideojolasa

Modan jarri da azken urteetan Guitar Hero bezalako jokuak edukitzea. Honelakoak dira Sing Star, kararokea balitz abesteko bideojolasa,Eye Toy, kirola praktikatzeko jokua eta orain ,berriz, Guitar Hero II daukagu.
Playstation enpresaren jokua dugu, eta gitarrista ospetsua izango bazina bezala instrumetua jotzeko aukera daukazu.
Goialdean jarritako bideoa honen adibide dugu, norbaitek Youtuben eskegi duena.
Aurtengo gabonetan play station bat nahi duzuela?Ba erraz daukazue, web gune batean hacker lanetan ibiltzeagatik zuena izan daiteke.
Ideia hau,web bati esker datorkigu.Shimpinomori.net-ek lehiaketa berezi hau jarri du martxan.PS3 bat erosi eta bere sistema guztia aldatu egin diote. Horrela hasierako sistema, linux-agatik ordezkatua izan da.Sistema horrekin webgune berria egin dute, non lehiaketa honi buruzko informazioa ematen duten.
Egin beharreko gauza bakarra,argazki bat aldatzea da. Hau da, webgune horretan agertutako argazkia (hor goiko hori) aldatzea lortzen duen pertsonak eramango du PS3-A.Hori egin ostean, irabazleak, eraiki duten forora bidali beharko da mezua,denek jakin dezaten irabazlea nor den.(Shimpinomori-ri ere emaila bidali beharko zaio).
Epea urtarrilean bukatuko da eta lehiaketa honetan munduko edozein hacker-ek hartu dezake parte.

argazkia 20minutos orrialdetik gureganatua.
Tele 5-ek, atzo gauerako pentsatuta zuen programazioa erabat aldatu behar izan zuen. Izan ere, gaueko 24:00tan emitititzeko, erreportai berezi bat zeukaten prestatuta,"El marido de Lola"izenekoa hain zuzen ere.Baina beraien asmoak bertan behera geratu ziren.
Erreportaia emititu baino ordu bete arinago, epaile baten notifikazioarekin zetozen bi polizia agertu ziren estudioetan. Jerez-ko epaileak egindako dekretuaren arabera, erabat debekatuta geratzen zen erreportai horren emizioa.
Tele 5 eko arduradunek esan zutenez, erreportai horretan ez zegoen bestelako ezer. Baina epailearen hitzak ez ziren horiek izan. Bere ustez, erreportai hori,norbere intimitatearen kontra zihoan. Izan ere,programan bertan esan zutenaren arabera;notifikazio hartan, erreportaia egiteko kamara eskutua erabili zela argi eta garbi jartzen zuen.Gainera,inoiz kaleratu ez diren kontuak aditzera emango omen zituzten.
Dena dela eta arrazoia edozein izanda,oraindik ere, gezurra badirudi ere, zentsura egon badago. Argi ikusi ahal izan genuen atzo.

gehiago jakin nahi izan ezkero klikatu hemen.

argazkia laguiatv orritik gureganatua.
no image

Bilbon, Eyeos blogak 2.0ren inguruan egon zen mintzaldia aurkitu dut You tuben, baina bideo asko daude eta ezin ditut denak jarri. Beraz, sartu hemen eta denak ikusteko aukera izango duzue. Aukeratu dudan bideoa Garcia Milarena da, baina beste guztiak ere oso interesgarriak dira.
Txinako enpresek faltsifikatutako produktu elektronikoak hain dira kalitate onekoak, sarritan ez direla faltsu moduan identifikatuak izaten. Herrialde horretako industria pirata aktiboa oso arina da eta bizilagunak diren Korea eta Japoniako produktuak bertara heldu baino lehenago kaleratzen dituzte. Horrela ba, txinatarrek produktu orijinalak “faltsuen” kopia txar eta garestiago moduan hartzen dituzte. Askotan faltsututako teknologiak besteak baino hobeago funtzionatzen dutela esaten dute kontsumitzaileek.
Klonekin lan egiten dituzten lantegi hauei multinazionalek beraientzat lan egiteko eskatzen diete kasu batzuetan, oso onak baitira egiten duten lanean. Enpresa txiki hauetako batek, aldiz, Samsung multinazionalak luzatutako lan eskaintzari ezetza eman zion egiten zuena salduz nahiko diru irabazten zuela azalduz.
Oharra: Informazioa 20minutosi esker gureganatua, argazkia blog a part-i esker.
Badago web orrialde bat, hain zuzen ere www.coolpable.com, gure fakultateko ikasleentzat bereziki interesgarria izan daitekeena. EHUko Gizarte eta komunikazio zientzien fakultateko kolaboratzaileek egindakoa da eta bederatzi hilabete baino ez dituen arren, oso osatua dago. Jada 50000 bizita izan ditu bertan aurkitu dezakegun informazioa ikusteko. Besteak beste, musika, zinea eta literaturari buruzko informazioa eskaintzen dute. Hauen helburua, irakurleari gaurkotasun kulturala lagun bezala kontatzea da, esperientzian oinarritzen dira. Euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzeko aukera ematen dute eta berauen informazioa gure korreora heltzea ahalbidetzen dute.

Recoletos komunikazio talde handiaren eskutik azaroaren 30etik aurrera "XBox 360" bideokontzolaren aldizkari ofiziala helduko zaigu. Bertan, jakina denez, kontsola honen inguruko trikimailu eta berrikuntza guztiak azalduta etorriko dira.

Beste aldizkariek ez bezala, XBox 360 aldizkari ofizialak, XBox 360 bideokontsolaren inguruan soilik hitz egingo du eta , beraz, kontsumitzaile sektore handia berenganatuko duela uste da.

Aldizkaria hilabetero behin bakarrik publikatuko da, eta 12 sekzio ezberdinetan sailkatua egongo da, trikimailu, elkarrizketa eta erreportaje bitxiez betea.

Informazio gehiagorako egizu klik hemen.

Oharra: Irudia XBox360ren orrialdetik igotakoa da.


Ayuda en Acción ONG solidarioak, urtero legez, pobreziaren kontra lan egin duten komunikabide, enpresa edota instituzioak atzo ospatutako gala batean saritu zituen. Aurtengo saridunak Vocento komunikazio enpresa eta Tele5eko albistegiak izan dira.

Talde hauetaz aparte, pobreziaren kontra lan egiten duten beste hainbat pertsona ere sarituak izan ziren; guztien artean, Rigoberta Menchú edota Mohamend Yunus aurki genitzake.

Technorati bilatzailearen arabera 57 miloi blog daude mundu osoan zehar eta hauetan miloi bat eduki berri eransten dira egunero internauten esku. Adituek diotenez blogak iritzia sortzeko tresna oso garrantzitsu bilakatu dira.
Blogosferan aritzen diren %39ak utzi du noizbait produktu bat erosteari blog batean irakurritako iritzi baten ondorioz. Edozein komunikabide bezala, blogek ere badituzte iritzi erakuntzan liderrak, bereziki mediatikoak gertatzen diren pertsonak eta irakurleen konfiantza irabazi dutenak.

Informazioa
Noticias weg gunetik eskuratua
Dakigunez badira Blogger herramienta potentea hobetzeko eta laguntzeko mila modu, gure bloga ia edozertarako erabilgarria egiten diguna. Horietako bat podcast pertsonala sortzeko aukera da, pausu gutxiren buruan lortu dezakeguna, helbide pare baten laguntzaz. Ikustagun.

Lehenik, blog bat irekiko dugu Bloggerren. Nik lehenagotik eginda eta kasik batere posteatzen ez dudana erabiliko dut: Ataskoa. Sarrera berri bat sortu, eta bertan gure audio artxiboa igoko dugu, hiperbinkulo bitartez URL-a jarriz (honetarako gure artxiboa aurretik interneten zintzilikatuta izan beharko dugu. Helbide interesgarri bat Archive dugu).



Behin sarrera eginda, publikatu egingo dugu, nire kasuan itxura hau geratu zaio blogari:


Orain, feed-a sortu behar dugu. Bloggerrek Atom sistema erabiltzen duenez, eta podcasterako erabiliena RSS denez, Feedburner herramientara joko dugu. Bertan, gure Atom artxiboaren helbidea eskatuko zaigu. Normalean, eta aldatu ez badiozu, zure helbidea eta ondoren blogaren izena xml estensioarekin izango da. Ulertzeko moduan esanda, hauxe da nirea:
http://ataskoa.blogspot.com/ataskoa.xml




Idatzi Feedburner delakoan eta jarraitu eskatuko galderei erantzunaz.
Azkenik, password-a eta guzti emandakoan, gure blogari feed-a aldatuta podcast kanala sortuta izango dugu. Nirea hemen.

Eta kitto!!

Arazorik eman dezakeen edo ez ikusteko, Feedvalidator helbidea erabili dezakegu. Idatzi bertan gure podcast kanalaren helbidea eta esango digu zer moduz dabilen. Nirea ondo dago baina erabiltzaile batzuentzako arazoak eman ditzakeela dio. Baina tira, interneten den-dena ez da posible piskat nekatu gabe, ezta?

Hurrengorarte!

Xabi Tolosa
Konpetentzia desleialak sortu zaizkio En Antena saioari poligrafoa ezagutzera eman zuenetik. Izan ere, beste kateek ere arrakastaren formula bereganatu nahi izan dute gezurrak antzemateko detektorearen bidez. Plagioaren lehen arduraduna Telecinco katearen A tu lado magazina izan da. Programa biak ordu berean emititzen direnez konpetentzia zuzena gauzatu da. Liskarrari buruzko informazio gehiago hemen aurki daiteke.
Bi espazioek duten helburua berbera da, famatuen esanak desbaloratzen dituzte zilegitasun osoa duen poligrafoa aitzakia bezala erabiliz. Eta jakin nahi nuke: Noiz arte jasan beharko dugu eduki gabeko programazio ganoragabe hau? Datuek hitz egin dute: konpetentzia egoteak audientzia handiko programa hauen iraunkortasuna bermatzen du. Beraz, konklusio bakarra geratzen zaigu, orokorrean publikoak morboa sortzen duten programa arrosak gogoko ditu. Hori dela eta marketing-ak esplotatutako sektore bilakatu da gaur egun.

Argazkia vertele orrialdetik eskuratua
no image
Kolombiako 3. telefono mugikor enpresak, Colombia Movil, 200 milioi dolar inbertitzeko asmoa du datorren urterako. Inbertsio honekin kobertura eta sarearen zabalkuntzaren hobekuntza bat izan nahi du.

Konpainia amerikarra Milicom International enpresak kontrolatzen du, bere egoitza Luxemburgon duelarik. Beste bazkide batzuk ere baditu. Horien artean Enpresa de Telecomunicaciones de Bogotá eta Empresas Públicas de Medellín aurkitzen dira.

2007. urterako aurreikusita duten inbertsioarekin 800 gune berri sortu nahi dituzte. Honekin batera, Colombia Movil enpresak bere izena ordezkatu du, Tigo izenaz.

Kolonbiar enpresak Comcel eta Movistar etxeak ditu lehian. Bere bezeroak herrialdeko %9,4 biztanle dira.
eBayn edozelako objektuak erosi daitezkela ez da sekretu bat. Bere legaltasuna ezbaian jarrita, sarritan, webgune famatuak zail izaten du egunero salgai jartzen dituen zazpi milioi peoduktuak kontrolatzea.

Objektu erlijiosoak ez dira salbuespen orrialde honetan; ohizkoenak santuen irudiak badira ere, erlikia faltsuak ere bereiz ditzakeguz.

Usteak uste, objektu mota hauek ez dira Serafin izeneko argazkilari eta aktibista katoliko bat buru duen Erlikia Sakratuaen aldeko Gurutzadari gehien axola zaiona.

Washington Post egunkarikoen arabera, eBayen salgai jartzen diren objektuen %40a lehenengo mailako erlikiak burutzen dute, izan ere, azken egunotan estateko, kristok arnastu zuen airea, espiritu saintuaren hego bat eta San Esteban martirearen eskua jarri dira salgai.

Bere aldetik, eBayk giza organuak salgai jartzea debekatuta dagoela esaten du eta
beraien produktuak aztertutakoan, holakoren bat aurkituz gero enkantetik kentzen dutela.


*Oharra: Argazkia www.angelo.edu webgunetik hartua.


Apple konpainiak aurki telefono bat salgai jarri dezakeenaren aukera zabaldu da teknologia munduan. Konpainiak berriz, ez du honen inguruko adierazpen bakarra ere egin. Bitartean, ondoko irudian ikus dezakegunez, irudimena landuz, Apple-produktuen zaleek ustezko telefono horri hurbiltzeko ahaleginak egin dituzte.
Hala ere, zalantza hauek guztiak argitzeko urtarrilerarte itxaron beharko dugu. MacWorld Expo deituriko bileran iTV-a bezalako produktu berriak aurkeztuko baitituzte.
Honen inguruan apusturik egin nahi izanez gero, bodog.com webgunean dago aukera.

Informazio gehiagorako elpais.com-en

Zuzendari euskaldunak, lau urte pasa eta gero film berri bat estreinatuko du laister. Arturo Perez-Reverteren eleberri bati buruz doa filma eta bertan Carmelo Gomez, Aitana Sanchez-Gijoneta Enrico Lo Versorekin lan egin du. Filma amodio-abenturazkoa da, eta piraten mundu-garai inguruan dago girotuta. Imanol Uriberen azken pelikulak eduki zituen kritika onak ikusita, "El Viaje de Carol", asko espero da hurrengo film honetaz.
Informazio gehiago web honetan.
Argazkia, www.hiru.com web orrialdeari esker geureganatua.
Microsoft-ek Live izeneko bilatzaile berria kaleratu du.Bilatzaile berri hau, 47 herrialdetan aurkeztua izan da. Bilatzaile honek, messenger search bilatzailearen funtzioa beteko du, windows life programan sartuta. Adituen arabera, bilatzaile hobeagoa izango da eta oro har lau puntu hauetan dauka oinarria: diseinu aldetik, pertsonalagoa izango da.
Gainera informazioa eskuragarri izateko, sistema berria erabiliko du.Horrela lau motatako bilaketak egin daitezke aldi berean:hala nola; web-ean, irudietan,gaiarekin erlazio zuzena duten albisteak eta azkenik bilaketa azkarra.
Baina bilatzailearen berrikuntzarik nabarmenena, bere scroll infinitua da.Jada bilaketa bat egin ostean emaitza bilatzako ez dago zertan beste orri batera jo behar,dena zerrenda batean agertuko baitzaigu. Gainera erabiltzaileak edozein informazio beste edozein orritatik bilatu aukera izango du.
Microsoftek,berrikuntza hauek direla eta, bere bilatzailea nagusi bihurtuko dela uste du. Googlek konpetentzia berri bati aurre egin beharko dio.

argazkia portal.unesco.org orrialdetik gureganatua.

Gaur eguneko merkatuan ikus daitekeenez, ekonomiaren oinarri dugu energia; Euskal Herriaren kokapen geografikoari atzeki dakioke horren zergatiaren zati garrantzitsu bat.

Euskal Herriak, 2010ean du kokatuta politika energetikoaren mugarria, Euskal Energia Estrategikoaren planen barruan.

Jokamolde honetan bi oinarri sendo daude. Lehena, eraginkortasun energetikoaren areagotzea, eta bigarrena, energia berriztagarrien potentziapena, beti ere garapen iraunkorraren barruan.

Energia berriztagarrien kasuan, 2010ean EBko kantitateekin parekotasuna lortzea da helburu, hau da, orokorrean hornituriko energia %12 izatea.

Datuen arabera, energia eolikoa da gehien garatu dena gaur arte, nahiz eta azken boladan eguzki energiak eta fotovoltaikoak indarra hartu duten. Horrez gain, E.A.E.k 15 miloi inbertituko ditu itsasotik atera litekeen energia motan.

Gauzak honela, gasaren erabilera %52ra jaitsiko da 2010erako. Hain zuzen ere, komunitate autonomotik hain eskatua den gas naturalak (bat dator Europako bataz bestekoarekin) eraginda, Bizkaiko Bahia bergastze eraikina sortu behar izan da. Behar izan hau, 2003ko abuztuan asebete zen, urte honetatik baitabil martxan Bizkai Bahia enpresa.

*lehen argazkia www.zientzia.net web gunetik harturik
*bigarren argazkia gaztesarearen web gunetik harturik dago
1979-an Tony Palmerrek NASA-k zituen ilargirako bidaiaren artxibo- irudiak jaso eta, bidaia horren hamargarren urteurrena zela eta, dokumental bat egin zuen: A Space Movie. Estatu Batuetan 82 minutuko iraupena zuen filmea ikusi ahal izan zuten, ostera, AEB-tatik kanpo estreinatu zen bertsioak 40 minutu baino ez zituen. Espazioko bidaia honen irudiak Mike Oldfield-en musikarekin lagundu ziren, besteak beste, Incantations, Ommadawn, Portsmouth, Tubular Bells eta inoiz argitaratu ez den Orchestral Hergest Ridge konposizioekin. Datorren urtean, dirudienez, Voiceprint Music- ek DVD formatuan argitaratuko du dokumental hau (espero dugu 80 minutuko bertsioa izatea), nahiz eta momentuz ez egon data finkorik. Orain arte, Mike Oldfield-en Elements DVD-an dokumental honen 17 minutu ikusteko aukera egon da.

Argazkia imdb webguneari esker geureganatua.

Espainiako Partido Sozialistak PPren aurkako bideo bat sintzilikatu du bere web orrialdean ETAren 1998ko tregua garaian PPk hartutako erabakiak salatzeko. Bideo dokumentu honetan, PPko hainbat kidek "bakea" lortzekotan egin zituzten mugimendu ezberdinak agertzen dira;hauen artean, 200 presoen hurbilketa, eta mota guztietako negoziazioak.

Bideo honek, beraz, PPren jarrera gogor salatu nahi du. Psoeren esanetan, gaur egun alderdi sozialistak bere garaian Aznarren gobernuak hartu zituen erabaki berdinak Psoek hartuko balitu, arazo politiko handiaz hitz egiten ariko ginateke.

Momentuz, bideo hau Psoeren webgune ofizialean dagoen telebistan ikusi daiteke. Ikusteko egizu klik hemen.

Oharra: Irudia Psoeren orrialdetik hartua



Medical Intelligence enpresak, alzheimerra duten gaixoei eta berauen familiei laguntzeko asmoz momentu oro objektu honen jabea non dagoen zehazten digun besokoa asmatu du.

Berez, ideia bikain honen aurrean asmo on hutsa badago ere, erabilera errepresiboari bide eman diezaiokeen burutaziorik ere izan da jada. Hiritarrei askatasuna kentzeko tresnatzat erabiliz gero, bideo bigilantziaren antzeko jazarpenaren parean aurkituko ginateke.

Hala ere, argi dago alde txar baino on gehiago eduki ditzakeela Colunba besokoak. Lasaitasun itzela ekar lekioke bere gain alzheimerra duen senitartekoren bat duenari. Gaixotasun hau duten askok, sarri nozio psikikoaz gain, geografiaren nozioa galtzen dute.

Arazo hauei aurre egiteko, Medical Intelligence enpresak eskumuturrean jartzen den besokoa aurkeztu digu. Eramailea, eskumuturrekoa programaturik dagoen eremutik irtenez gero, aparailuak bere kokapenaren berri ematen die senitartekoei, beti ere, Movistar erakunde telefonikoak kobertura edukiz gero, berau baita zerbitzua eskaintzen duen enpresa telefonikoa.

Azaldutako erabilerez gain, esku-askeko telefonotzat ere erabil daiteke. Objektu hau jarri zein kentzeko, giltza baten beharra dago. Uraren eta golpeen kontrako erresistentzia du eta gainera, energia birkargatu daitekeen bateria batekin funtzionatzen du.

*argazkia portales medicosen web gunetik harturik dago
Argazki kamera kaxkarra eraman dut Guggenheimera. Argazki batzuk atera ditut baina kamerarekin haserretu naiz, txarra izateaz gain zaratatsua delako, nik uste nuena baino gehiago. Kamera gorde dut eta ez dut argazki gehiago atera. Hemen erakusten dizkizuedan hauxek, soilik. Hurrengo batean kamera berriagoa eramango dut eta ganorazko argazkiak jarriko ditut flickr-en..

Festibal Europear hau Errioxan ospatu da azaroaren 21etik azaroaren 26ra. Aurtengo gai nagusia kirola izan da, urtero gaitzat hartzen diren irudi birtualak eta teknologiaz gain. Horregatik, hainbat golf txapelketa birtual antolatu dituzte, baita atzo Arnedo eta Calahorra taldeak aurrez aurre jarri zituen igeriketa bideolehiaketa bat ere, kirol esparruan teknologiak bere lekua duela adierazteko. Baina kirolek ez dute protagonismo osoa bereganatu, pelikula baten muntaia egiteko tailerrak ere jende asko erakarri du, Infomax-ek eskeinitako dekoratuak diseinatzeko tailerrarekin bat. Hala ere, arreta gehien lortu duen ekintza Paramotion Films- ek antolatutako plastilinaz egindako panpinen kreazioak eta labumetraiak izan dira. Pelikulak egiteko aukera edonorren eskuetan dagoela erakutsi nahi izan dute hauekin, plastilina eta kamara bat izanik, gogoak baino ez direla behar adieraziz. "Los dibujos animados más divertidos del momento" filmearen emanaldia izan da festibalaren azken ekintza, bertan Cartoon Network- en opariak banatu dira.
Nokiak 2005 urtearen amaieran, Nokia Nseries mugikor berriak merkaturatu zituen bezero exijenteenetan pentsatuz. Izan ere, terminal berriekin, kontsumitzaileek dispositibo bakar bat baino ez dute erabili behar edozer gauza egiteko: momentuko argazkiak inprimaketa kalitatean egin, posta elektronikoa irakurri, musika entzun, web orrialdeetan nabigatu, telebista ikusi mugikorretik edota beste mila gauza.
Orain, Nseries hauek saltzeko, Flickr eta Nokia elkarlanean aritu dira eta euren arteko lankidetzaren fruitu dira Madrileko kaleetan lehenengo aldiz martxan jarri diren iragarki interaktibo hauek. Eta kontuan izanda mugikor honen teknologia zeinen sofistikatua den, zein modu hobeagoa modu interaktivo batean iragartzea baino? Kartel lauak atzean geratzen hasiak dira!

*Argazkia territoriocreativo gunetik geureganatuta
no image
Izenari erreparu egitea baino ez dugu bere esanahia ulertzeko. Askotan gune interesgarri batek helbide oso luzea dauka, eta kopiatzen badugu itxusi geratzen da. Errazena esteka bat jartzea izaten da, horretarako "irakurri hemen" eta antzeko formulak oso erabiliak direlarik. Kasu honetan erabili dugun estekak honako helbidea darama:

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20061126/guipuzcoa/huelen-sanandreses_20061126.html

Luzea, ez da batere txukun geratzen helbide osoa jartzen badugu. Estekak jartzea hobe. Beti ezin dugu hori egin, ordea. Paperezko edizioan jarri nahi badugu, edo egituratu gabeko testu hutsa landu behar badugu, ezin estekak erabili. Horretarako oso aproposa da TiniURL.

Erabilgarria bezain erraza da. tinyurl.com gunean sartu eta "Enter a long URL to make tiny:" dioen tokian sartu helbide luzea (kasu honetan goian jarri dudana). Alboko botoia sakatu (Make tiny URL!) eta emaiatza agertuko zaizue. Kasu honetan, hau da lortu dugun helbide motza:

http://tinyurl.com/ybtcqp

Ez da beharrezkoa izena ematea ez ezer, sartu eta amen batean egin dezakezu helbide laburra. Niri, behintzat, behin baino gehiagotan etorri zait primeran, izan ere albiste konkretuen helbideak oso luzeak izaten dira.
Kevin Kelly ingeniari elektronikoak pixel bakarra erabiliz kalitate maila handieneko argazkiak ateratzeko gai den kamera prototipoa asmatu du. Horretarako DMD izenaz ezagutzen diren mikroispilu digitalak eta argia seinale elektriko bilakatzen duen fotodiodo bat baino ez ditu erabili, gaur egungo kamera konbentzionalek milioika dauzkaten bitartean. Asmakuntza honi esker emaitza berdintsuak edota hobeak lortuko dira baina gastu energetiko askoz txikiagoarekin eta aparailuaren errekurtsoen osotasuna baliatuz, izan ere oraingoek %1a ere ez baitute erabiltzen. Momentuz Rice-ren kamera prototipoak denbora gehiegi behar du argazki bat egiteko (5minutu inguru), eta bolumenari dagokionez ere handiegia da, baina beronen asmatzaileak ziur daude denbora gutxian edozein kamera ez-profesional bezelakoa izango dela.

no image
Mario Bross inoiz baino errealago

Mario Bross bideo joko ezagunaren errepresentazio bat duzue ikusgai. Benetan originala iruditu zait.

Brasilgo Zientzia eta Teknologia ministerioak brasildarrek ordenagailuekin duten harreman mugatua frogatzen duen ikerketa baten berri eman dute: 84 milioi biztanlek ez dute inoiz ordenagailurik baliatu; biztanleriaren erdiak, beraz. Desoreka sozialei egotzi diote errealitate honen errua eta kopurua handitzearen garrantzia azpimarratu dute. Urte honen lehen hilabeteetan interneteko sarbidea nabarmen igo zela ere gogorarazi dute, dena dela, argi printza bat erakustearren.

Irudia La Flechari esker.

Ordenagailu baten bidez ezpainek mintzatzean gorpuzten dituzten formak aztertu eta soinu bilakatzen ditu berrikuntza honek, hiztegi baten laguntzaz, eta hala, esandakoaren berri izan liteke software honekin. Bereziki deigarria izan da albiste hau, Hitlerren ezpainek garai batean ahoskatutakoa traskribatzeko baliagarria izan delako, eta bere bizitza pribatuko hainbat pasarteri ahotsa ipintzeko erabili dutelako. Eva Braunekin izan zituen elkarrizketa batzuk ere ageri dira. Sortu duen ikusmira ikusita, dokumental bat plazaratuko dute honen guztiaren harira, Britaniako Channel 5ean. Informazio gehiago hemen.

Argazkia La flecha guneari esker.
Pasadan ostiralean estreinatu zen zinema aretoetan James Bond agentearen filme berria: Casino Royale. Baina ez pentsa filmatzen den lehenengo bertsioa denik. 50-eko hamarkadan Ian Flemig idazleak Casino Royale bere nobelaren eskubideak saldu egin zituen. Horrela, 1954. urtean AEB-etan telebistarako bertsio bat filmatu zen. Noski, bertsio honek zenbait aldaketa zituen: James Bond amerikarra zen eta ez ingelesa, CIA-ko agente bihurtu zuten amerikarrek eta Whiskya edaten zuen Martiniaren ordez. 1962an Dr. No filmea estreinatu zen, James Bond-en lehen filme ofiziala Sean Connery aktorearekin. Bost urte geroago Casino Royaleren bigarren bertsioa filmatu zen, oraingoan umorezko filmea bihurtua. 1967ko filme honetan Peter Sellers, Orson Welles, Ursula Andress eta Woody Allen ditugu, besteak beste. Filmea garestia izan zen bere garaian: hamabi milioi dolarreko aurrekontuarekin. Orain, Daniel Craig ikus dezakegu kasinoan apostuak egiten, baina ez da izan Casino Royale zapaldu duen lehenengo 007 agentea.

Argazkia: 1967-an filmatutako Casino Royaleren bertsioaren kartela, imdb webguneari esker geureganatua.
no image

Fito y los Fitipaldisen azken diskoa izugarrizko arrakasta erdiesten ari da, ohi bezala. "Por la boca vive el pez" izenburu pean kaleratu dute azken diskoa, eta Bilbao Exhibition Centerren kontzertu bat eskainiko dute abenduaren 22an. Sarrerak www.bbk.es en eskura daitezke.

Azken urteetan Fitok estilo komertzialagoa darabilela diote askok, eta ados nago. Edonola, gozarazteko eta sentitzen duena modu ulerterrazean azaltzeko gaitasuna eta joera ez du aldatu. Horregatik estimatzen dugu askok.
"Cuerdas y Cajas" izeneko bitakora tematikoa gomendatzen dizuet. 23 urteko galiziar batek publikatzen du eta oso artikulu interesgarriak ditu gitarraren eta kordazko instrumentuen inguruan. Gainera bideoak, iritzi artikuluak, argazkiak... etab ere ikus daitezke blogean.
Bi adibide oso erakargarri dituzue hemen eta hemen.

Argazkian: Gibson SJ- 200 gitarra, Cuerdas y cajas guneari esker geureganatua.
no image
Hor zehar geure blogaren estiloko beste blog bat aurkitu dut. Bertan teknologiaren, zinearen, publizitatearen eta beste mila gauzen inguruan aritzen dira eta dioetenez gaztelaniazko blog garrantzitsuenetako bat da. Bisitatu nahi baduzue klikatu hemen
no image
Oraindik estreinatu ez eta filmeak zeresana eman du dagoeneko. Pelikula erlijiosoak betidanik egon dira modan, hor ditugu adibidez Egiptoko Printsipearen edota Kristoren Pasioaren kasuak. Baina azkenengo honek, nire ustez, Dan Brownen Da Vinci kodigoak eleiza katolikoan sortu duen zuloa eztali nahi du.
Nahiz eta batzuek Jesukristoren aspektu mistikoa (historikoa ez dena) onartu ez, dudarik gabe, lehenengo irudiak ikusita filme arrakastatzua izango delakoan nago, kristaua izan edo ez izan, orain dela 2005 urteko Belen herrira magistralki trasportatzen baitigu...
Vatikanoak ez du The Nativity Story filmean amabirjinaren papera antzesten duen aktoresa aipatutako pelikularen mundu mailako estreinura gonbidatu. Neskatxak Keisha Castle-Hugues du izena, neozelandarra da eta maiatzean haurdun dagoela adierazi zuen.
The New Zealand Herald egunkariak gaur jakitera eman duenez, Jesusen jaiotzari buruzko pelikularen zuzendari Catherine Hardwicle eta Joseren papera antzesten duen Oscar Isaac-ek inbitazioa jaso duten bitartean, "Whale Rider" filmeagaitik Oscar batetara nominatua izan zen aktoresaren izena ez da inbitatuen zerrendan aipatzen.
Egunkariak ez du argitzen Castle-Hughes pertsonaren aurkako bazterkeria bere haurdunaldiarekin erlazionaturik dagoen edo ez.
Natibitatea ("The Nativity Story") bihar , azaroaren 26an aurkeztuko da eta Vatikanoan estreinatzen den lehenengo pelikula da.
Ikustaldian bilduko den diruarekin Nazareten (Israel) eskola bat eraikiko dute.
Pelikularen gidoilaria Mike Rich da, Descubriendo a Forresterren parte hartu zuena, eta Jesus jaio arte Jose eta Mariak ikusi behar izan zituztenak erakusten dizkigu.
*Oharra: Informazio gehiago filmearen webgunean (bisitak merezi dau)
Irudi ederrak,benetan, National Geographic fundaziokoek eskeintzen dizkigutenak. Zientziaren eta teknologiaren aurrerapenek, denboraren joanarekin gero eta txundituago uzten digute.

Zientzilari talde batek, 3D ekografoak eta kamara txikerrak erabiliz, sorkuntzatik hasita jaiotzara arteko elefante baten, izurde baten eta txakur baten ernaldi prozesuen erakustaldia egin dute. Imajina eder hauek gabonetan hedatuko dituzte.





Hartutako irudiek, animaliak kanpoan dagoen mundurako amaren uteroan prestatzen direla erakusten dute. Elefanteak hankak prestatzen 18 astetik hasten dira izurdeek ahalmen guztiak igeri egiteko eta heizatzeko erabiltzen dituzten bitartean. mientras que los delfines desarrollan todas sus facultades para nadar y cazar. Bere aldetik, txakurrek 63 egunetara usaimen zorrotza daukate eta urruneko usainak detektatu ditzakete.

Dokumental honetako zientzilariek pasadan urtean "Vida antes del nacimiento" lanarekin harritu gintuzten, honekin giza-umeak amaren sabelean nola mugitzen diren ikusi genuelarik lehenengo aldiz.

'

*Oharra: Irudiak National Geographic-ekoak dira (sartu elkarte honek gai honi buruz egin duen adar-webgunera).

Youtube-tik hartu dudan lehenengo clipean Vida antes del nacimiento dokumentalaren zati bat ikusi dezakegu eta bigarrenean, animaliein ernalketari buruz gabonetan emitituko duten In the Womb: Animals dolumentalaren aurrerapen bat.

Berria Tele5ko albistegietan entzundakotik aterata.

IKUSI NAHI BADOZUE, BAKIXUE...ABENDUAREN 10ean NATIONAL GEOGRAPIC CHANNELen!