Gaur eguneko merkatuan ikus daitekeenez, ekonomiaren oinarri dugu energia; Euskal Herriaren kokapen geografikoari atzeki dakioke horren zergatiaren zati garrantzitsu bat.

Euskal Herriak, 2010ean du kokatuta politika energetikoaren mugarria, Euskal Energia Estrategikoaren planen barruan.

Jokamolde honetan bi oinarri sendo daude. Lehena, eraginkortasun energetikoaren areagotzea, eta bigarrena, energia berriztagarrien potentziapena, beti ere garapen iraunkorraren barruan.

Energia berriztagarrien kasuan, 2010ean EBko kantitateekin parekotasuna lortzea da helburu, hau da, orokorrean hornituriko energia %12 izatea.

Datuen arabera, energia eolikoa da gehien garatu dena gaur arte, nahiz eta azken boladan eguzki energiak eta fotovoltaikoak indarra hartu duten. Horrez gain, E.A.E.k 15 miloi inbertituko ditu itsasotik atera litekeen energia motan.

Gauzak honela, gasaren erabilera %52ra jaitsiko da 2010erako. Hain zuzen ere, komunitate autonomotik hain eskatua den gas naturalak (bat dator Europako bataz bestekoarekin) eraginda, Bizkaiko Bahia bergastze eraikina sortu behar izan da. Behar izan hau, 2003ko abuztuan asebete zen, urte honetatik baitabil martxan Bizkai Bahia enpresa.

*lehen argazkia www.zientzia.net web gunetik harturik
*bigarren argazkia gaztesarearen web gunetik harturik dago
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: