Ibarrak "Teknologiaren Alfabetazioaren II Nazioarteko Biltzarra: zulo teknologikoak gainditzen" inauguratu du. 900 biltzarkide baino gehiagok eta 62 adituk IKTren munduaz eztabaidatuko dute ostirala bitartez. Badajozeko herrian ematen ari den biltzar honen helburu nagusia "zulo digitala" deritzona ikertzea eta eztabaidatzea da.Extremadurako presidente den Juan Carlos Rodríguez Ibarra saioaren inaugurazioaz arduratu zen. Bere aurkezpenean teknologiaren alorrean bertakoek eta etorkinek aurkezten dituzten desberdintazunez jardun zuen; hau da, mundu digitalean bizi direnen eta kultura analogiko batetik datorrenen artekoak. Autonomiaren presidentearem iritziz, iraultza digitala "giza-bilakaeran gertatu den garrantzitsuena da", honek, Interneten bidez, bukaera gabeko informazioaren eta ezagutza askearen aukera ematen baitu.
Guztira, 900 pertsona baino gehiagok eman dute izena biltzarrean. Gainera, medio birtualei esker 200 ikasle baino gehiagok jarraitzen du biltzarra, eta horietako 150 Tacna Unibertsitatekoak, Perukoak, dira.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina