Bertsozale.com web orrialdeak badaramatza urte batzuk martxan, baina aldika-aldika atal berriak gehitzen dituzte, ahalik eta eskaintza osoena helaraztearren. Diseinua ere orain gutxi berritu diote orrialdeari.

Atal didaktiko bat plazaratu dute orain: Bertso-gida izenarekin bataiatu dutena. Bertso eskoletan lantzeko moduko ariketa bilduma bat osatu dute eta ikasleak edo irakasleak landu nahi duenaren arabera ariketa batzuk hobetsita daude, bilaketa erraztuz. Kinesia eta oro har, jendaurreko hizketa landu nahi dutenentzat aski interesgarria da orrialdea, eta zeresanik ez, bertsozaleentzat.

Asteotan jokatzen ari den Bizkaiko Txapelketa Nagusiaren jarraipena ere egiten dute bertsozale.com en, saioetara bertaratzerik ez dutenentzat.


Argazkiak bertsozale.com orrialdeari esker.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Jon Ander Urkiaga Egidazu erabiltzaileak esan du...

Bai Alaia, arrazoi duzu, gero eta orrialde landuagoa ari da sortzen Bertsozale elkartea. Txalotzekoa da horren hiztun gutxiko hizkuntza batetako arlo kultural batean horrenbeste esfortzu egitea. Baina egia esan, merezi du.
Atal bat aipatu beharko banuke, bertsoak entzuteko eskaintzen duena litzateke. Makina bat urte dituzten bertso saioak entzuteaz gain, aukera daukagu adibidez, Bizkaiko txapelketako kanporaketara joan ezin izan dugunok bertako bertsorik onenak entzuteko.
Bueno eta bizkaiko txapelketaren harira, emon egurre Etxahun!!