
EEBBetako kazetari batek, David Poguek, pixel kopuru ezberdina zuten kamerekin ateratako argazkien froga bat egin zuen Times Squaren. Elkarren ondoan jarritako argazkiak 3, 8 eta 13 pixelekoak ziren, eta kaletik zebilen jendeari galdetzerakoan %95ak argazkiak era desegokian ordenatu zituen.
Askok pentsatzen dugu zenbat eta pixel gehiago orduan eta kamera hobeagoa daukagula, baina pixelez aparte, beste ezaugarri garrantzitsu batzuk ere kontuan hartu beharko genituzke. Gaur egun, 4 megapixel dituen kamera batek 8 megapixel dituenak baino argazki hobeagoak atera ditzake, baina kontutan hartu beharko da pertsona bakoitzak kamera zertarako erabiliko duen. Hau da, oporraldian edota lagunei argazki sinpleak ateratzeko kamera digital arrunt batekin nahikoa izango litzateke; profesionalen kasuan, berriz, ezaugarri bereziagoak dituen kamera aukeratu beharko litzateke.
Informazio gehiago eskuratzeko egizu klik hemen.
Oharra: irudia 20minutos-en orrialde digitaletik eskuratua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina