Bideojolasak eskaileran gora doaz, eta telebista ez da atzean geratzen. Valentzian egindako inkesta batek honako datuok eman ditu:
- 7-15 urte bitarteko mutilen %94ak bideojolasak erabiltzen ditu (nesken artean %69ak).
- Adin horretan, %40ak telebista du bere gelan, eta %61ak telefono mugikorra.
Valentziako erabiltzaile eta kontsumitzaileen asoziazioak (Avacu) eginiko inkestaren erantzunak dira, eta ondorioa garbia da, umeek isolamendurako duten arriskua. Ikerketa honek eskolako porrota eta gainpisua telebista aurrean igarotzen diren orduei atxikitzen dizkio.
Duela bost urte umeen %26ak besterik ez zuen etxean interneten nabigatzeko aukera, orain berriz %63ak. Teknologia berriak gure bizitzan erritmo bizkorregian sartu dira, txikienan ere erakarriak sentitzen diren heinean. Kontsola da plataforma erabiliena (37%), gero ordenagailua (28%), Internet (21%) eta telefono mugikorrak (14%).
Avacuko presidente Fernando Moner-ek Interneti egotzi dio errua maila handi batean, bertan joko eta eduki ugari aurki daitezkeelako. Mutikoen %11ak gutxienez 2 ordu igarotzen ditu egunero, %40ak ez omen du astean zehar jokatzen, asteburuan berriz, %5ak soilik.
Norekin jolasten den ere garrantzitsua omen da. %17ak bakarrik; %72ak bakarrik edo lagun batekin; eta %10ak lagun batekin jolasten du.
Moner-ek adierazi du oso garrantzitsua dela datu hau. 11 eta 14 urtekoen artean, %89ak jolasten duelarik, ikusi omen da teknologia berrien partehartze handiena, Avacuko presidenteak dioenez. .
Moner-ek atentzioa deitu nahi izan zuen, 7-8 urte baino gutxiagoko %24ak bere logelan telebista duela adieraztean, honela telebista aurrean igarotzen dituzten orduak eta ikusten dituzten edukiak kontrolatu ezin direla esanez.
Debekua ez omen da bidea, aparatu hauek neurrian erabiltzea erakusti behar zaie umeei, beren heziketan lagunztaie izan daitezkeen edukiak erakustiz.
Honela " beharrezkoa da guraso edo hezitzaileek denbora gehiago igarotzea beren umeekin, azken hauek teknologien erabileran dihardutenean".
Teknologia berrien erabiera masiboaren auzia hortxe dago, eta honelako inkestek erakusten duten legez, egoera larria da. Gure esku dago isolamendua, dependentzia eta geldikortasuna ekiditea.
Informazioa El Pais egunkaritik neureganatua.
Argazkia Google bilatzaileari esker neureganatua.

Gartxot Unsain Letona
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: