
Xorroxin irrati Nafarrak 25 urte bete zituen zapatuan, azaroaren 22an. Hedabide honek zortzi langile eta hainbat kolaboratzaile ditu egun. Emisora Lesakan dute. 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko irratsaio bat egin zuten publiko eta guzti. Saioko aurkezleak, Fernando Ambustegi eta Mª Carmen Irungarai izan ziren baina eurez gain hainbat gonbidatu ere izan zituzten. Eguna ospatzeko 80 lagun inguru hurreratu ziren irratsaioaren ostean antolatutako bazkarira.
Argazkia http://eldial.net/noticias/noticia.asp?Id=15495 webguneari esker gureganatua
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina