
Recoletos komunikazio talde handiaren eskutik azaroaren 30etik aurrera "XBox 360" bideokontzolaren aldizkari ofiziala helduko zaigu. Bertan, jakina denez, kontsola honen inguruko trikimailu eta berrikuntza guztiak azalduta etorriko dira.
Beste aldizkariek ez bezala, XBox 360 aldizkari ofizialak, XBox 360 bideokontsolaren inguruan soilik hitz egingo du eta , beraz, kontsumitzaile sektore handia berenganatuko duela uste da.
Aldizkaria hilabetero behin bakarrik publikatuko da, eta 12 sekzio ezberdinetan sailkatua egongo da, trikimailu, elkarrizketa eta erreportaje bitxiez betea.
Informazio gehiagorako egizu klik hemen.
Oharra: Irudia XBox360ren orrialdetik igotakoa da.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina