
Erakunde
euskaldunari adierazpen faltsuak egin izana leporatzen dio.Orangek Bilboko Merkatu Auzitegian salatu zuen Euskaltel, honen jarduera desegokia leporatuz. Hauen hitzetan, komunikabideetan eta SMS bidezko mezuetan egiak ez diren adierazpenak egin ditu J.A. Ardanzaren taldeak Orangeren aurka.
Euskalteli "jarrera horren jarduera galarazi" diezaioten nahi du erakunde ingelesak, eta horrez gain "adierazpenetan atzera eta epaiketaren gastuak bere egin ditzala" eta eragindako kalteengatik ordain saria eman diezaiotela eskatzen du Orangek.
Bezeroen inguruko lehia hasi denetik, legeak ezartzen dituen arauak ez errespetatu izana leporatu dio Orangek Euskalteli. Gainera, euskal erakundeak erakunde atzerritarrari egiazkoak ez omen diren hainbat ekintza leporatu dizkio.
Salaketa hau, Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak arazoaren inguruko erabakia atera eta hamalau egunetara plazaratu da. Batzordeak, enpresa biek ala biek bezeroaren erabaki askea bermatu eta errespetatu behar dutela adierazi zuen.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina