Mitsuoka Motor autoen ekoizle klasikoak norberak muntatu ahal duen ibilgailua atera du merkatura. Ikea-ko altzari bat izango bailitzan moduan, hiru egunetan eraiki daitekeen garraioa dugu K-4 moduan bataiatutako autoa. 30. hamarkadakoen antz handia du eta 2,5 metrotako luzerarekin plaza bakarra du. Erosleak bost koloreen artean egin dezake aukera eta bere salneurria 5 000 eurotakoa da gutxi gora-behera.
Izan dezakeen desabantaila bakarra orduko 50km-ko abiadura ez gainditzea izango litzateke. Hala eta guztiz ere, kotxeak, eta batez ere klasikoak, gustuko dituen edozein bildumatzaileren ametsa izango da K-4 modelo bat bereganatzea.
Informazioa eta argazkia 20minutos-i esker gureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina